2019an
FORTAko hedabideek 435 milioitik gora bideratu dituzte ikus-entzunezko industriara
EiTB
Hainbat ekimen aktibatu dituzte beren lurraldeetako ikus-entzunezko sektoreari ematen dioten babesa indartzeko, pandemiak sortutako une zail honetan.
Azken hilabeteetan, ikus-entzunezko zerbitzu publiko autonomikoek hainbat ekimen aktibatu dituzte beren lurraldeetako ikus-entzunezko sektoreari ematen dioten babesa indartzeko, pandemiak sortutako une zail honetan.
Ikus-entzunezko zerbitzu publiko autonomikoen ekarpena askoz harago doa, herritarrak modu hurbilean eta zorrotzean informatzen dituzten funtsezko bitartekoak diren aldetik. Beren lurraldeetako ekonomiarako funtsezko zutabeak dira, eta, zalantzarik gabe, tokiko ikus-entzunezko industriaren motorra dira.
Hala jartzen dute agerian datuek. 2019an FORTAn bildutako ikus-entzunezko hedabide publikoek 435,1 milioi euro eman zizkioten ikus-entzunezko industriari. Batez beste, autonomikoen fakturazioaren % 70 baino gehiago tokiko ikus-entzunezko hornitzaileei egin zitzaien iaz.
Ekarpen hori indartu egin da azken hilabeteetan. Bizi dugun krisi sanitarioaren aurrean, hainbat ekimen abiarazi dituzte sektoreari laguntzeko eta pandemiaren eragina arintzeko.