Kargatzen...
Itxi

Apirilaren 12tik aurrera

Radio Euskadiko "Boulevard" saioa berrituta, Xabier Garcia Ramsdenekin

EITB Media

Leer en Castellano

Goizeko albistegia zuzendu eta aurkeztuko du kazetariak. Saioak, gainera, atal eta ahots berriak izango ditu, tartean Rafael Bengoa, Guille Errejón, Lourdes Pérez, Espido Freire eta Valeria Ros.

Xabier García Ramsden, Radio Euskadiko estudioetan. Argazkia: EITB Media

Apirilaren 12tik aurrera, Xabier García Ramsden kazetaria dugu Radio Euskadiko "Boulevard" saioan gidari. Aurrerantzean, goizeko informazio programa zuzendu eta aurkeztuko du García Ramsdenek.

"Boulevard" programa, gainera, berrituta dator, atal eta ahots berriekin. Hala, 08:30etako Diálogos solasaldian Laura Mintegi idazlea, Jule Goikoetxea EHUKo Politika Zientzietako irakaslea eta Guille Errejón EHUko soziologoa izango dituzte.

Debaterako espazioan ere kazetari berriak entzungo ditugu, tartean Marta Martín Diario de Noticias de Álava egunkariko zuzendaria, Lucas Irigoyen Crónica Vasca-ko zuzendariordea, Irantzu Varela Pikara aldizkariko kazetaria, Alberto Ayala El Correo egunkariko zutabegilea eta Aitor Guenaga komunikazio aholkularia.

Bestalde, Radio Euskadiko saioak covid mahaia jarriko du martxan, asteazkenero, 09:00etan. Bertan bilduko dituzte hainbat kolaboratzaile: Guillermo Quindós EHUko Mikrobiologia katedraduna, Rafael Bengoa osasun politiketarako aholkularia nazioarte mailan, Begoña Díez EHUko mikrobiologoa eta Itziar Ubillos epidemiologoa.

Egunero, 10:00etatik aurrera, "Boulevard" saioak hausnarketarako mahaia izango du. Aktualitatearen inguruan gogoeta egin eta solasean aritzeko tokia izango da, eta asteko egun bakoitzean "gogoeta egile" bikote bat izango dute. Espido Freire, Lourdes Pérez, Iñaki Goirizelaia, Iñaki Soto, Bego Beristain, Xabier Larrañaga, Katixa Agirre eta Rosabel Argote dira horietako batzuk. Ostiraletan, azkenik, umorearekin itxiko dute astea, Valeria Ros bakarrizketagile bizkaitarraren eskutik.

Informazio gehiago (2)