Kargatzen...
Itxi

Zozketa

Erabili Gabonetako loteria-bilatzailea eta irabazi Punta Canara bidaia

Erredakzioa

Abenduaren 22an ospatuko den loteriako zozketan saririk izan duzun kontsultatzen baduzu eitb.com-en bilatzailean, bi lagunentzako bidaia irabaz dezakezu Punta Canara.

Joan doan Punta Canara, hartu parte!


Abenduaren 23an, astebete Punta Canan (Dominikar Errepublika) igarotzeko bi lagunentzako bi bidaia zozkatuko ditugu gure webeko lotería-bilatzailea erabiltzen duten guztien artean.

2011ko abenduaren 22an ospatuko den Eguberritako Loteriaren zozketa hasten den unetik bertatik, zuzenean berritzen doan sari-bilatzailea izango du martxan eitb.com-ek urtero bezala. Helburua, Gabonetako Loterian saririk izan dugun ikustea.

eitb.com-ek  urtero erabili duen sistema honi esker, Madrilgo Gabonetako Loteriaren Zozketa Aretotik automatikoki iristen dira behin-behineko datuak zozketa hasten den unetik eta berehala erabilgarri izaten da sari-bilatzailea. Hala, sari potoloak atera bezain pronto (sari nagusia, bigarrenak, hirugarrenak, laugarrenak, bosgarrenak eta amaiera zein jokatutakoa itzultzen duten zenbakiak) jakin dezakegu saririk izan dugun ala ez, eta zenbat jasoko dugun, jokatutako diru kopuruaren arabera.

22ko egun osoan zehar eta 23ko goizeko 10:00ak arte, loteriaren orrian  sartzen zareten guztiok, bilaketa egin ostean, zozketan izena emateko esteka bat aurkituko duzue. Beraz, datuak bete eta zortea izatea besterik ez da behar!

Bidaia bakoitza bi lagunentzako da eta astebeteko iraupena du, gastu guztiak barne direlarik.

ABENDUAREN 23AN SARTUTAKO OHARRA:

Punta Canarako bidaien zozketa egin da eta hauek dira irabazleak: Tolosako Ana Jose Mendigain eta Getxoko Teresa Mozas.