Audientziak- CIES
EITBko irratiek inoizko audientziarik onena lortu dute. ESKERRIK ASKO!
EITB Media
EITB liderra da 1.431.000 ikus-entzule eta entzulerekin. Egunero, milioi erdi entzulek baino gehiagok bat egiten dute Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika irratiekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
EITBko Irratiek (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, Radio Vitoria eta EITB Musika) inoizko daturik onenak lortu dituzte CIESeko urteko lehen neurketaren arabera. Irrati guztiek gora egin dute eta milioi erdi entzuleren langa gainditu dute: astelehenetik ostiralera, EAEn eta Nafarroan, 548.000 lagunek bat egiten dute EITBko irratiekin, ostiral honetan, maiatzaren 21ean, argitaratu diren datuen arabera.
Radio Euskadik 223.000 entzuleko audientzia eskuratu du, 2013tik lortzen duen daturik onena. Euskadi Irratiak ere nabarmen egin du gora eta 136.000 entzule izan ditu. Radio Vitoriak, bere aldetik, 28.000 entzule ditu.
Gazteak, ordea, 115.000 entzule izan ditu, gazteei zuzendutako musika irratien artean erreferentea bilakatuz, eta EITB Musikak inoizko bere daturik onena eskuratu du bere 20. urteurrenean: 46.000 entzule.
1.431.000 ikus-entzule EITBn
Telebistari dagokionez, ETBk 933.000 ikus-entzule ditu egunero, 2006tik lortzen duen daturik onena.
Hartara, astelehenetik igandera EITB Taldeak 1.431.000 ikus-entzule ditu, irratia eta telebista batuta. Taldearen audientzia datuetan mugarri garrantzitsua da, taldeak inoiz lortutako daturik onena baita.
CIESen azken datuen arabera, euskal ikus-entzuleek gure irrati proposamenaren aldeko lehentasuna erakutsi dute, EITB Taldeko irratien eskaintza eta irratiko profesionalen eguneroko lana berretsiz eta Euskal Telebistako eskaintzaren alde eginez.
Denei, bihotzez, eskerrik asko!