Kultura zuzenean
'Linguae vasconum primitiae'ren irakurketa herrikoia gaur, zuzenean, eitb.eus-en
EITB Media
Euskaraz argitaratutako lehen liburua txandaka irakurriko dute 200 bat lagunek Bilbon.
'Linguae Vasconum Primitiae' obraren azala.
Gaur, osteguna, eitb.eus-ek streaming bidez eskainiko du, 08:00etatik aurrera zuzen-zuzenean, Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako irakurketa herrikoia. Aurten, Bernat Etxepareren Linguae vasconum primitiae lana aukeratu dute.
Bernat Etxepare apaiz baxenabartarraren Linguae vasconum primitiae euskaraz argitaratutako lehen liburua, 1545ean kaleratua, etengabe eta txandaka irakurriko dute 200 bat lagunek ostegunean Bilbon.
Klasikoen Irakurketa Jarraituaren XIV. edizioa izango da, aurrekoak bezala Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta. Arriaga plazan pantaila erraldoi bat jarriko dute, ekitaldia ikusgai egoteko, eta eitb.eus-en kultura atarian ere ikusi ahalko da, zuzen-zuzenean.