LAN-POLTSA
ETBko Albistegietako C Erredaktore lan-poltsan sartzeko probetarako onartuen behin betiko zerrenda
EITBk Euskal Telebistako Albistegietako C Erredaktore lan-poltsan sartzeko probetarako onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrenda argitaratu du.
Euskal Irrati Telebistak ETB negozio-unitatearen Albistegietako C Erredaktore lan-poltsan (LP/2021/1) sartzeko probetarako onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrenda argitaratu du.
Era berean, honako informazioa argitaratu du:
- Europako Erreferentzia Marko Bateratuko euskarazko C1 mailako proba egitera deitutako hautagaien zerrenda
- Proba teknikoetan erabiliko den edizio programaren, hau da, DaVINCI Resolve 17 bertsioaren inguruko informazioa, deskargatzeko doako aukera eta tutorialak (Goiko menuan dagoen "Capacitación" erlaitzean): https://www.blackmagicdesign.com/es/products/davinciresolve/
Egin beharreko proba bakoitzaren deialdia, lekua, ordu zehatza eta dagokion gainerako informazioa guztia webgune honetan argitaratuko dira aurrerantzean.