Audientziak
ETB1eko kirol emanaldiak, audientzia lider igandean
EITBMEDIA
Euskotren eta Eusko Label ligetako Zarauzko Banderaren emanaldiak bere ordu tartean nagusi izan ziren, baita emakumezkoen harri jasotze txapelketa ere.
Igandean, Euskotren zein Eusko Label arraun ligetako emanaldiak euren ordu tartean nagusi izan ziren. Gizonezkoen probak % 20,8ko audientzia-zatia eta euskaldunen % 19,4ko kuota lortu zituen. Aurretik jokatu zen emakumeen estropadak % 19,2ko audientzia-zatia eskuratu zuen.
Igandeko kirol eskaintza goizean goizetik izan zen oso jarraitua. Aian jokatutako Gipuzkoako Nesken harri jasotze Txapelketa ere liderra izan zen bere ordu tartean % 15,6ko audientzia-zatiarekin.
Bestalde, Altuna III-Aranguren eta Peña II-Rezusta bikoteek jokatutako pilota norgehiagoka liderra izan zen euskaldunen artean % 14,9ko kuota bereganatuta.