Kargatzen...
Itxi

Audientzia

Euskal Telebistak azken 10 urteetako audientziarik onena izan du 2021ean. ESKERRIK ASKO!!!

EITB Media

Leer en Castellano

ETBko kanalek % 13,2ko audientzia-zatia lortu dute eta % 4,8ko hazkundea izan dute. ETB1ek izan duen igoera da nabarmenena, % 37,5 hazi baita. EITBko irratiek ere gora egin dute 2021ean eta batez beste, 487.000 entzule dituzte. eitb.eus webguneak, bestalde, 162.000 erabiltzaile bakar izan ditu.

EITB. Zurekin hazten.

ETBk % 13,2ko audientzia-zatiarekin itxi du 2021 urtea, azken hamar urteetako audientziarik onenarekin, hain zuzen ere. ETBko kanalek % 4,8ko hazkundea izan dute aurreko urtearekin alderatuta. ETB1ek izandako igoera da nabarmenena, % 37,5 hazi baita eta % 2,2ko audientzia-zatiarekin itxi du 2021 urtea. ETB2k, berriz, % 10,1eko audientzia lortu du, batez beste.

ETBko albistegiak liderrak dira, audientzia datu bikainak eskuratuz: % 25,4ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 35,8ko kuota lortu dute aurten. "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegiek, biek, aurreko urtean lortutako datuak hobetu dituzte: "Gaur Egun"ek % 3,3ko audientzia-zatia izan du eta euskaldunen % 8,9ko kuota; eta "Teleberri"k, bere aldetik, % 22,1eko audientzia-zatiarekin itxi du urtea. Euskal Telebistako albistegiek lidergoari eutsi diote azken hamar urteetan.

ETB1 eta ETB2ko saiorik arrakastatsuenak

ETB1eko saio arrakastatsuenen artean, "Go!azen" telesaila (% 6,4ko audientzia-zatia eta % 14,6ko kuota euskaldunen artean) dugu. Ume eta gaztetxoen artean fenomeno bihurtuta, liderra da 4 eta 12 urteko umeen artean % 33,8ko audientzia-zatiarekin. Halaber, eguneroko saioek ere harrera bikaina izan dute: "Biba Zuek!" (% 4,1eko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 10,8ko kuota) eta "Joseba Arguiñano Sukalerrian" (% 3,1eko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 8,1eko kuota) saioek hainbatetan lortu dute euren ordu tartean lider izatea.

Halaber, ordutegi nagusiko saioen audientzia nabarmendu behar da: "Herri Txiki, Infernu Handi" (% 3,2ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 7,8ko kuota), "Oholtzan" (% 3,7ko audientzia-zatia eta % 5,0ko kuota euskaldunen artean) eta "Baserria" saioren bigarren edizioa (% 3,0ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 8,5eko kuota).

Bestalde, harrera ezin hobea izan dute telebista eta mugikorraren bidezko "Biba Egunean Behin" final sinkronizatuek. ETB1 jolas esperientzia berritzaile honen sustatzaile nagusia izan da, arrakasta handia lortuz: bi emanaldiek % 5,0ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 13,5eko kuota eskuratu dute, eta oso partaidetza zabala izan dute.

ETB2n, "El Conquistador del Caribe" abentura realityak emaitza historikoak lortu ditu 2021ean eta hogeitasei astez jarraian lortu du asteleheneko ordutegi nagusian lidergoa. Batez beste, % 26,3ko audientzia-zatia eta 334.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu ditu.

Berebat, honako saioak nabarmendu dira 2021ean: "Atrápame Si Puedes" (% 12,2ko audientzia-zatia) eta "Esto no es Normal" (% 10,2) eguneroko lehiaketak eta "En Jake" aktualitate saioa (% 10,8). Ordutegi nagusiko saioek ere harrera bikaina izan dute, horien artean "El Conquis" debatea ( % 15,3ko audientzia-zatia), "La Noche de…" (% 12,7), "Juego de Cartas" ( % 10,7) eta "Vascos por el Mundo" (% 8,1).

Emaitza azpimarragarriak izan dituzte, horrez gain, ETB1ek zuzenean eskainitako urteko kirol emanaldirik garrantzitsuenak, horien artean ditugu, besteak beste, estropada denboraldia, pilota txapelketak, txirrindularitza lasterketa garrantzitsuenak (Euskal Herriko Itzulia, Tourra eta Giroa) edota futbol kopako finala ditugu.

Urtezahar gaueko bereziak

Gasteiztik egin ziren kanpaien zuzeneko harrera bikaina izan zuen. Orotara, bi kateek batera, % 20,5eko audientzia zatia eta 464.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuten.

Bestalde, ETB1eko eta ETB2ko saio bereziek ere datu oso onak eskuratu zituzten. ETB1en, "Biba 2022!" saioak % 4,7ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 11,5eko kuota eskuratu zituen kanpaien emanaldiaren aurretik. Ondoren ikusgai izan zen saioaren bigarren zatiak, berriz, % 10,3ko audientzia eta euskaldunen arteko % 16,4ko kuota eskuratu zituen.

ETB2n, nabarmenak dira "Ene!Flix" umore saioak izandako audientzia (% 12,8ko audientzia-zatia) eta kanpaien ondoren ikusgai izan zen "Ura bere bidean" ikuskizuna (% 10,7ko audientzia-zatia).

EITBko irratiak ere gora egin dute 2021ean

EITBko Irratiek (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, Radio Vitoria eta EITB Musika) gora egin dute 2021ean, aurreko urtean lortutako datuekin alderatuta. Abenduaren 22ko CIESen urteko azken neurketaren arabera, 487.000 lagunek bat egiten dute EITBko irratiekin, astelehenetik ostiralera, EAEn eta Nafarroan.

Euskadi Irratiak aurreko urtean lortutako datuak gainditu ditu, 115.000 entzule eskuratuz. Bestalde, Gazteak 103.000 entzule izan ditu eta gazteen artean erreferentziazko irratia da Euskadin, haiei zuzendutako euskarazko entretenimendu eskaintza liderrarekin.

Radio Euskadi mantendu egin da eta eguneko 212.000 entzulerekin itxi du urtea. Radio Vitoriak, bere aldetik, 25.000 entzule izan ditu. Halaber, EITB Musikaren audientzia hazi egin da: egunero 32.000 entzule lortu ditu 2021ean.

eitb.eus-ek, datu oso onak

2021ean, eitb.eus-ek 162.000 erabiltzaile bakar lortu zituen, batez beste. EITBk Interneten izan duen 25 urteko ibilbidean lortzen duen hirugarren daturik onena da. 2020ean, konfinamenduaren urtean, eta 2019an, Korrikak eta nazioarteko albisteek arrakasta berezia izan zuten urtean, bakarrik lortu ditu eitb.eus-ek datu hobeak.

Gainera, aurten audientziaren dibertsifikazioa gertatu da bi app berriekin: EITB Albisteak eta EITB Nahieran. Biek, EITBko beste appekin batera, 20.000 erabiltzaile bakar dituzte, oso fideltasun handiko erabiltzaileak, gainera.

Horrez gain, nabarmentzekoak dira EITBren YouTube kanalak dituen 715.000 jarraitzaileak, baita Gaztea eta 3 kluba kanalek biltzen dituzten 8.000 erabiltzaileak ere. Halaber, EITBren saio eta kanal ezberdinek milioi bat jarraitzaile dituzte euren sare sozialetako kontuetan (Facebook, Twitter, Instagram, TikTok, Twitch, Telegram).

Bideoak (1)