Ekimen berria
Toti Martinez de Lezea eta Alvaro Arbina, astearte honetan, Radio Vitoriaren 'Encuentros' topaketetan
EITB Media
Aratz Goikoetxea kazetariak aurkeztuta, irratia eta literatura izango dituzte lehen saio honetan hizpide. Ekitaldia Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean izango da, 19:00etan, eta sarrera librea, aforoa bete arte.
Berriz ere estudiotik irtengo da Radio Vitoria astearte honetan, apirilak 5, 'Encuentros' izeneko ekimen berri batekin. Zehazki, topaketa sorta bat izango da, aldian-aldian, kalean eta publikoarekin egingo dena.
Aste honetan izango da lehen hitzorduan, Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean. Bertan, Radio Vitoriako Aratz Goikoetxea kazetaria solasean arituko da Toti Martinez de Lezea eta Álvaro Arbina idazleekin, literatura eta irratia hizpide hartuta. 19:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera librea izango da, aforoa bete arte.
'Encuentros' programaren xedea da irrati hainbat gairekin uztartzea: irratia eta literatura, irratia eta musika, irratia eta arkitektura… Hala, ekimen honekin Radio Vitoriaren helburua da kalera irten eta publikoarekin elkartzeko espazioak eta ekimenak bultzatzea da, hainbat gai jorratuta.