Memoria Integratua EGE/IEFE
Zerbitzu publikoaren betekizuna islatu du EITBk Memoria Integratuan
EITB Media
AENORek egiaztatutako txostenean, EITBn 2021ean zerbitzu publikoa zertan den azaltzen da, jasangarritasunaren ikuspegitik.
Argitaratu berri den Memoria Integratuan, EITBk zerbitzu publikoa egoki betetzen dela berresten da. EITBk bere gizarte, ingurumen eta ekonomia jardueraren berri ematen du bertan. AENORek egiaztutako txostenaren helburua interes taldeei jasangarritasuna eta gizartearen konfiantza hobetzeko egiten den kudeaketa eta ekimenak azaltzea da.
Memoria Integratuak jasangarritasunari buruzko informazioa biltzen du, eta baita informazio ez finantzarioaren egoera ere, eta, ondorioz, informazio oparoagoa eskaintzen da.
Memoria honetan EITBren konpromiso soziala gailendu behar da, gizartea eraldatzen duen eragilea dela islatzen duten hainbat ekintzaren bidez gauzatua. Halaber, informazioarekin duen konpromisoa azpimarratu behar da, sinesgarritasunaren eta zorroztasunaren bermea eskainiz.
Berebat, nabarmendu behar da EITB dela gardentasunaren eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoaren ariketa hau urtero borondatez eta egiaztatuta egiten duen hedabideak dituen ikus-entzunezko komunikazio-talde bakanetako bat, eta emaitzak argitaratzen dituela euskal gizartearekin partekatzeko eta bere kudeaketaren emaitzak modu gardenean eta eskuragarri eragile eta gizarte osoari ezagutarazteko.
AENORek, sistemak ziurtatzeko erakunde liderrak, egiaztatu du Memoria Integratua. Txostenak, EITBk zerbitzu publikoa nola garatu duen azaltzen du, Taldearen jasangarritasuna osatzen duten ardatz eta arlo ezberdinen ikusmiratik: enpresa, pertsonak, gobernu korporatiboa, herritarrak, euskara, Euskadi Munduan eta ingurumena.
EITB eta CROWE artean landutako memoria eskuragai dago www.eitb.eus-en, gardentasun atarian.