Itxi

Egunean Behin

"Egunean Behin" lehiaketak 10. denboraldia hasi du EITBren babesarekin

EITB Media

Leer en Castellano

12 asteko denboraldia izango da, eta, aurrekoetan bezala, telebista bidezko zuzeneko finalarekin itxiko da urtarrilaren 5ean.

"Biba Egunean Behin" saio berezia

Astelehen honetan (irailak 26) hasi da "Egunean Behin" lehiaketaren 10. denboraldia, eta oraingoan ere, EITB ikus-entzunezko taldea izango da babesle nagusia. Aplikazioa itxuraldatuta itzuli da, eta galderetan ere berrikuntzak izango dira. 12 asteko denboraldia izango da, eta, aurrekoetan bezala, telebista bidezko zuzeneko finalarekin amaituko da, urtarrilaren 5ean. 

CodeSyntax enpresak 2019ko martxoaren 4an sortutako aplikazioak urrats garrantzitsua eman du EITBren eskutik. Ikus-entzunezko taldearen babesarekin, telebista eta telefono mugikorraren arteko aldibereko "Biba Egunean Behin" lehiaketarekin amaitu dira azken hiru denboraldiak. Halaber, aurtengo Korrika bukatu zen egunean, "Egunean Behin partida flasha" jokatu zen Donostiako Boulevardean, ehunka pertsonen parte hartzearekin. 

Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da "Egunean Behin". Izenak dioen bezala, lehiakide bakoitzak partida bakarra jokatzeko aukera du egunean. 10 galdera erantzun behar ditu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago, hobeto. 

Beste behin, familia, lagunarte, enpresa eta ikastetxeetan sortutako taldetxoetan biziko den lehia eta giro ona izango dira protagonista "Egunean Behin"go denboraldiak iraungo duen 12 asteetan.