Audientzia datuak
Audientzietan nabarmen ETB
EITB
Denboraleak arreta handia piztu zuen eta albistegietan egindako jarraipenari erreparatu zioten ikus-entzuleek. Halaber, ETB2 kanalik ikusiena izan zen eta "El Conquis" debatea liderra ordutegi nagusian.
ETBk audientzia emaitza oso onak lortu zituen atzoko egunez saio eta albistegietan. Hala, ETB2 kanalik ikusiena izan zen Euskadin eta % 10,2ko audientzia izan zuen.
Euskal Herrian bizi dugun denboraleak arreta handia piztu zuen eta albistegi eta saioetan jarraipen zabala egin zuen ETBk. "Teleberri" albistegiak izan ziren ikusienak: eguerdikoak % 24,9ko sharea izan zuen; eta gauekoak, berriz, % 25koa (289.000 ikus-entzulek egin zuten bat gaueko emanaldiarekin uneren batean, EAEn eta eragin esparruan). ETB2ko bazkalosteko "Eguraldia", gainera, lider izan zen % 16,3ko audientzia-zatiarekin. Orobat, gaueko "Gaur Egun" audientzia buru izan zen euskaldun artean % 11,4ko audientzia-zatiarekin.
Atzo, halaber, "El Conquis" debatearen estreinaldia izan zen eta arrakastatsu hasi zuen bidea. Patxi Alonsok aurkeztutako tartea ordutegi nagusian lider izan zen: %14,5eko kuota izan zuen eta 172.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Gazteen artean emaitza ezin hobeak izan zituen: % 19ko kuota 13-24 urte bitartekoen artean, eta % 32,4koa, berriz, 25-44 urte artekoen artean.