Itxi

Gaurkotasuna

Lankidetzaren eta kulturaren sektoreetako hainbat ordezkari izan dira 'Review: Aita Mari'ren aurrestreinaldian

EITB Media

EITBren Bilboko egoitzan egin dute formatu digital berritzailearen aurrestreinaldia. Estreinaldia gaur izango da, YouTuben eta eitb.eus-en.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Migrazioaren eta lankidetzaren arloko erakundeetako eta komunikazioaren eta kulturaren munduetako hainbat ordezkari 'Review: Aita Mari' formatu digital berritzailearen aurrestreinaldi ekitaldian izan dira asteazken honetan, EITBren Bilboko egoitzan.

Asier Sanchez EITBko kazetariak sortu eta zuzendutako egitasmoa da, eta gaurkotasuna kontatzeko modu berritzaile bat proposatzen du, Europa mailan aitzindari. Edukiok plataforma anitzetan zabalduko dira, eta lehen sorta honek Mediterraneo erdialdeko migrazio-krisia jorratuko du, "Review: Aita Mari" izenarekin. Hala, Aita Mari itsas salbamenduko ontzian bizitako 19 eguneko esperientziari helduko dio berriz ere kazetariak.

Formatu berri hau Arantza Ruiz EITB Mediako albistegietako zuzendariak aurkeztu du gaur, Asier Sanchezekin batera. Gainera, ekitaldian, mahai-inguru bat egin dute gaia jorratzeko, eta honako hauek hartu dute parte: Izaskun Arriaran, erizaina Aita Mari ontzian; Tere Ayarza, medikua Aita Marin; Edou Thiam, interprete eta marinela; eta Isabel Eguiguren, Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEaren prentsa arduraduna.

Aita Mariren azken bidaia modu tradizionalean landu eta kontatu zen telebistako eta irratiko albistegietan; orain, mugikorrarekin grabatutako materiala berreskuratu du Asier Sanchezek, eta kontakizun hori berriz jorratu du, lengoaia eta estetika digitalera egokitzeko. Informazio-kontakizuna plataforma anitzeko formatura eramango du lehen aldiz.

Review: Aita Mari" proiektuak ikus-entzunezko zortzi pieza ditu: bost gaztelaniaz eta hiru euskaraz. Halaber, aurrestreinaldia dela-eta, egoitzan migrazio-krisiari buruzko erakusketa bat jarri du EITBk, Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEarekin lankidetzan. Aita Mari ontziak Mediterraneo itsasoan egindako erreskate-misioen irudiak biltzen ditu erakusketak, eta GKEko boluntarioek egiten dituzten beste hainbat proiekturi buruzko informazioa ere eskaintzen du.

Erakusketa EITBren egoitzan

Estreinaldia, gaur

Gaur, urtarrilak 26, "Review: Aita Mari" EITBren YouTubeko kanalean estreinatuko da; 20:00etan euskaraz eta 20:45ean gazteleraz. Hortik aurrera, pieza guztiak ere estreinatuko dira, YouTuben bertan, eitb.eus/review webgunean eta EITB Nahieran plataforman.

Jada ikusgai dugu teaser edo aurrerapen bat YouTuben, sare sozialetan eta kanal ezberdinetan.

Review-ren edukiak

Youtube: youtube.com

Instagram: @asiersangar
Instagram: @eitb

Tik Tok: @asiersangar
Tik Tok: @eitbeus

facebook.com/eitb

Twitter: @eitbofiziala

eitb.eus/eu/albisteak/review

EITB Nahieran (urtarrilaren 26tik aurrera)

Bideoak (4)

Informazio gehiago (4)