Itxi

Formatu berritzailea

'Review: Aita Mari', ETB1en eta ETB2n ikusgai

EITB Media

Leer en Castellano

Gaueko "Teleberri" eta "Gaur Egun" albistegien ostean eskainiko da Asier Sánchez kazetariak landutako formatu berritzaile hau. Lehen atala gaur bertan emango da, Aita Mariren bederatzigarren misioaren hasierarekin bat eginez.

Asier Sánchez

Itsas Salbamendu Humanitarioaren Aita Mari ontzia Vinaroseko (Castello) portutik abiatu berri da Mediterraneo Erdialderuntz, eta ostiral honetan bertan, misio horren hasierarekin bat eginez, 'Review: Aita Mari' ikus-entzunezko piezak Euskal Telebistan eskaintzen hasiko da EITB.

Zehazki, gaurtik hasita, ETB1en eta ETB2n emitituko dira, egunez egun, Asier Sánchez kazetariak landutako formatu berritzaile honen atal guztiak, gaueko "Teleberri" eta "Gaur Egun" albistegien ondoren. Guztira, ikus-entzunezko zortzi pieza dira (bost gaztelaniaz eta hiru euskaraz). Hau da programazioa:

- Ostirala, hilak 10: BIZIRIK ATERA / SALVA[R]VIDAS

- Larunbata, hilak 11: HIL EDO BIZI / A VIDA O MUERTE

- Igandea, hilak 12: ERRESKATATUAK, ETA ORAIN ZER? / MENORES A LA DERIVA

- Astelehena, hilak 13: EL SUEÑO EUROPEO

- Asteartea, hilak 14: ¿QUÉ HA SIDO DE L@S RESCATAD@S?

Nolanahi ere, atal guztiak EITBren Youtubeko kanalean daude ikusgai.

Zer da Review: Aita Mari?

2023 hasiera honetan Review formatu berritzailea jarri du martxan EITBk. Asier Sanchez EITBko kazetariak sortu eta zuzendutako egitasmoa da, eta gaurkotasuna kontatzeko modu berritzaile bat proposatzen du: edukiok plataforma anitzetan zabaltzen dira, eta lehen sorta honek Mediterraneo erdialdeko migrazio-krisia jorratu du, "Review: Aita Mari" izenarekin.

Urtarrilaren 25ean EITBren egoitzan aurrestreinaldia egin ostean, urtarrilaren 26an estreinatu zen EITBren YouTubeko kanalean.

Review: Aita Mari aurrestreinaldiaren irudia

Aita Mari itsas salbamenduko ontzian bizitako 19 eguneko esperientziari heldu dio berriz ere kazetariak. Esperientzia hura modu tradizionalean landu eta kontatu zen telebistako eta irratiko albistegietan; orain, mugikorrarekin grabatutako materiala berreskuratu du Asier Sánchezek, eta kontakizun hori berriz jorratu du, lengoaia eta estetika digitalera egokitzeko. Informazio-kontakizuna plataforma anitzeko formatura eraman du.

EITBko informazio zerbitzuek bultzatutako proiektua da Review, ikus-entzunezko taldearen apustu sendoa eduki digitalak eta informazio-kontakizuna gazteei eta formatu berriei egokitu eta bideratzeko, kontuan izanda publiko horrek Internet eta sare sozialak informazio-iturri nagusi gisa erabiltzen dituztela.

Aurrestreinaldia

"Aita Mari"

Aita Mari ontzian bizitako erreskate misio hartatik hainbat hilabetera, Asier Sanchez kazetaria berriz ere elkartu da ontziko tripulazioarekin eta bertako osasun-langileekin, eta baita Mediterraneoko uretan erreskatatu zituzten errefuxiatuetako batzuekin ere. Itsaso zabalean elkarrekin bizi izan zutena gogoratuko du, eta bertatik bertara kontatuko digu gaur egun non eta nola bizi diren. Libiako kostaldetik ihes egindako errefuxiatu haiek azkenean iritsi al ziren Europan zuten helmugara? Bidaia bera egingo al lukete berriro? Bizi izandako guztiak merezi izan al du?

Gaur egungo irudiak eta Aita Mari ontzian grabatutakoak tartekatuz, Asier Sanchezek Mediterraneoko migrazioaren errealitatearen berri emango digu, hurbileko eta egungo ikuspegi batetik, Europako mugetan urtero milaka hildako uzten dituen krisi humanitarioaren datuak eta protagonistak ikus-entzuleengana hurbiltzeko.

Asier Sánchez

Review-ren edukiak

Youtube: youtube.com

Instagram: @asiersangar
Instagram: @eitb

Tik Tok: @asiersangar
Tik Tok: @eitbeus

facebook.com/eitb

Twitter: @eitbofiziala

eitb.eus/eu/albisteak/review

EITB Nahieran

Albisteak (2)

Informazio gehiago (5)

Galeriak (1)