Itxi

Zuzenean

Gasteizko San Prudentzio jai handiarekin bat egingo du EITBk

EITB Media

Leer en Castellano

Jaiegun handiaren bezperan egingo diren erretreta eta danborrada eskainiko dira zuzenean eta Radio Vitoriak programazio berezia prestatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EITBk Gasteizko San Prudentzio jai handiarekin bat egingo du eta jai egunaren bezperan egingo diren erretreta eta danborrada eskainiko ditu zuzen zuzenean ETB1en, eitb.eus-en eta Radio Vitorian. Arabako irrati dekanoak, gainera, programazioa berezia prestatu du datozen bi egunetarako. 

Gaur ostegu na, 20:55etik aurrera, Imanol Artola kazetariak egingo du erretretaren kontakizuna zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en Gasteizko plaza Berritik. Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko tronpetariek eta atabalariek eskainiko dituzte erretretak eta tartean ikuskizun ezberdinak ere egongo dira. 23:25etik aurrera, danbor eta kupel hotsak izango dira protagonista. Gasteizko elkarte gastronomiko ezberdinak Erdi Aroko hirigunean eta erdialdeko kaleetan barrena abiatuko dira fanfarreen musikarekin batera. 

Radio Vitoriak, 20:00etatik aurrera, erretretaren kontakizuna egingo du eta gau-erdian hasiko den saioan danborrada entzuteko aukera izango dute entzuleek. Ostiralean, 10:00ean hasita, Pilar Ruiz de Larreak saio berezia gidatuko du Armentiako zelaietatik. Arratsaldean, berriz, haur danborradaren eta txokolate janaren berri emango dute. Azkenik, maiatzaren 1ean Estibalizko Andre Mariaren santutegiko ekitaldiak jarraituko dituzte.

Bideoak (1)