Aliantzak
Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa aurkeztu du EHIGEk EITBn
EITB MEDIA
STRren "Jagon" izango da Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abesti ofiziala. Euskara sustatzeko eta Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia animatzeko helburuarekin konposatutako kanta da.
Aurtengo Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa aurkezteko ekitaldia egin dute asteazken honetan EITBren Bilboko egoitzan EHIGEko (Euskal Herriko Gurasoen Elkartea) ordezkariek eta STR musika taldeak. Aurtengo jaia, Mungian (Bizkaia) izango da ekainaren 4an.
STRren "Jagon" izango da Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abesti ofiziala. Euskara sustatzeko eta Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia animatzeko helburuarekin konposatutako kanta da. Eskolan eta eskolatik haratago sortzen diren erlazioak eta hezkuntza publikoaren zaintza zein sustapena nabarmendu nahi ditu abestiak, euskararen eta euskaldunen nortasunaren zaintzak duen garrantzia azpimarratuz.
Ainhoa Alustiza EITB Mediako zuzendaria, Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzailea eta Danae Riaño eta Iker Villa aurtengo abestia egin duen STR taldeko kideak bertan izan dira, baita Mungiako Eskola Publikoko hainbat haur ere.
EITBko eta EHIGEko ordezkariek adierazi dutenez, "inoiz baino gehiago, beharrezkoa da bizi dugun garaiotan, euskararekin eta euskarazko hezkuntzarekin zerikusia duten ekintzak bultzatu eta ikusgarri egitea".
Bide batez, Ainhoa Alustizak eskola publikoaren babesletza azpimarratzeko aprobetxatu du. Lankidetzan jarraituko dute bi erakundeek EHIGEk eta EITBk hitzarmena berritu ondoren. Beste behin, Eskola Publikoaren jaian, Mungian, izango da EITB.
Ekitaldia streaming bidez eskaini da, eta aurrerantzean ikusgai izango da EITBren YouTube kanalean eta EITB Nahieran plataformaren bitartez ikusi ahal izateko aukera dute.