Grand Départ Pays Basque 2023
EITBk ekoiztuko du Tourreko taldeen aurkezpen ofiziala gaur, Bilbon
EITB Media
Munduko 200 telebista baino gehiagotara zabalduko du seinalea. Xabier Usabiagak aurkeztuko du emankizuna, Bilboko Guggenheim Museotik, eta ETB1ek zuzenean eskainiko du, 18:00etatik aurrera. Gauean, Ander Izagirreren 'Maillot horia, Bilbotik Baionara' dokumentala izango dugu ikusgai.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Dena prest dago EITBn Grand Depart Pays Basque 2023 Frantziako Tourraren irteera handirako. EITB media partner da Tourrak Euskal Herrian egingo dituen hiru etapetan, eta bitarteko guztiak jarriko ditu jarraipena telebista, irrati zein Internet bidez egiteko.
Hala, goi-mailako hedatze plana prestatu du EITBk: 200 profesional baino gehiago arituko dira lanean, horien artean, 40 kameralari eta 50 kazetari baino gehiago. Gainera, 13 unitate mugikor erabiliko dira bost egunetan EITBren emanaldi bereziak eskaintzeko. Nabarmentzekoa da gaurko datua: 5 unitate mugikor arituko dira lanean egun bakarrean, Tourrean parte hartuko duten 22 taldeen aurkezpen ekitaldia eta hiru saio berezi egiteko.
Izan ere, Euskal Telebistak ekoiztuko du Bilboko Guggenheim Museoan egingo den taldeen aurkezpen ofiziala. Xabier Usabiaga "Gaur Egun" albistegiko aurkezle eta txirrindularitza adituak gidatuko duen emankizunaren seinalea mundu osora zabalduko da, eta 200dik gora telebistatan ikusi ahal izango da zuzenean.
Ekitaldiaren nondik norakoak biltzeko, "On Tour" saio berezia egingo dute Fermin Aramendik, Pedro Mari Goikoetxeak eta Alfonso Arroiok, 18:00-20:00 bitartean, Deustuko Unibertsitateko kanpoaldean egongo den EITBren platotik.
Bigarren txoko bat ere izango du gainera, EITBk Bilbon: UPV/EHUren Bizkaia Aretoko terrazan, hain zuzen. Handik emititu da "En Jake" eta handik egingo dute "Nos Echamos a la Calle".
Tourraren aurkezpenaren karietara, "Biba Zuek!" saioak ordutegia aurreratu eta lasterketaren inguruko edukiak jorratuko ditu gaur.
#TourEITB #TourdeFrancia@letour_euskadi @eitbkirolak @EITBofiziala
— EITB Komunikazioa (@eitbtaldea) June 29, 2023
Tourreko taldeen aurkezpen ofizialerako prest daude Bilboko @MuseoGuggenheim inguruan ¿¿ pic.twitter.com/z0DiLJqYCO
Bestalde, gauean, Ander Izagirre kazetari, idazle eta txirrindulariak gidatutako Maillot horia, Bilbotik Baionara dokumentala izango dugu ikusgai ETB1en. Euskal Herrian jokatuko diren hiru etapetako leku esanguratsuak eta zailenak aztertuko ditu, eta bere garaian Tourrean protagonista izandako euskal txirrindulariekin mintzatuko da: hala nola, Miguel Mari Lasa, Julian Gorospe, Marino Lejarreta, Fede Etxabe, Iban Mayo eta Joane Somarribarekin.
Irratiak eta Internet
EITB Taldeko irratiak buru-belarri murgilduko dira Frantziako Tourrean: gaur hasiko dira aurkezpen ekitaldiaren zuzeneko emanaldiarekin; ostiralean, Bilboko giroa jasoko dute; larunbatean, igandean eta astelehenean, kirol saio bereziak egingo dituzte nola Euskadi Irratiak hala Radio Euskadik, lasterketaren zuzeneko kontakizuna egiteko.
Gure kolorea aldatu dugu Tourra dela eta. @euskadi_irratia #EITBtour pic.twitter.com/vtG6f8lAMW
— Maitane Urbieta (@MaitaneUrbieta) June 29, 2023
eitb.eus-ek aurkezpen ekitaldiaren eta etapen minutuz minutuko kontaketa egingo du eta jarraipena InstaLiven. Halaber, lantalde zabala izango dute lekuan lekuko giroa sare sozialen bitartez zabaltzeko. Berebat, EITBk sortzen dituen ikus-entzunezko eduki guztiak bilduko dira eitb.eus atarian.
#TourEITB etiketarekin Tourraren irudi eta bideoak sareetan partekatzeko deia egin du EITBk.
El Tour en EITB
Jarduera bereziak
EITBren bi ibilgailu joango dira Tourraren karabanak Euskal Herrian barrena egingo duen ibilaldian. Horrez gainera, hainbat jarduera antolatu ditu EITBk Bilbon Grand Depart 2023 Pays Basque dela eta: alde batetik, zortzi metroko altuera duen tirolina jarri du Bilboko Areatzako Fan Parkean, ekainaren 29tik uztailaren 1era; bestalde, gaur, taldeen aurkezpena amaitutakoan, Oihan Vega Gazteako DJak girotuko du Guggenheimeko zelaigunea.
¿¿¿¿ #TourRadioEuskadi #TourdeFrancia
— Boulevard Radio Euskadi (@Boulevardeitb) June 29, 2023
¿ @xmadariagai estrena la tirolina del @letour_es en #Bilbao pic.twitter.com/6v58zmL5Gk