Kargatzen...
Itxi

Futbola

Osasunaren eta Brujasen arteko Konferentzia Ligako kanporaketa osoa, EITBn zuzenean

EITB Media

Leer en Castellano

Gorritxoek belgikarren aurka jokatuko dituzten bi norgehiagokak EITBn izango dira ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en. Ostegun honetan bertan izango da ikusgai lehen partida, 20:30etik aurrera.

Futbola

EITBk zuzenean eskainiko ditu Osasunaren eta Brujasen arteko Konferentzia Ligako kanporaketako bi futbol partidak, ETB1en eta eitb.eus-en.

Nafarrek ostegun honetan bertan, abuztuaren 24an, hartuko dute Belgikako taldea Sadarren, 20:30ean hasiko den joaneko lehian.

Ondoren, astebete geroago, abuztuaren 31n, Belgikara bidaiatzea egokituko zaie itzulikoa jokatu eta txapelketako multzoen fasera sailkatzeko helburuarekin. Bigarren partida horri 20:00etan ekingo diote.