Itxi

Audientzia

Osasunaren eta Brujasen arteko Konferentzia Ligako kanporaketaren ETB1eko emanaldia liderra izan da Nafarroan

EITB Media

Leer en Castellano

Guztira, 329.000 ikus-entzulek bat egin dute ETB1ek esklusiban eskainitako Osasunaren Konferentzia Ligako joaneko eta itzulerako partidekin. Biak ala biak liderrak izan dira bere ordu tartean Nafarroan, eta atzoko neurketa, gainera, eguneko programarik ikusiena foru erkidegoan, % 37,4ko kuotarekin.

Itzulerako partidako irudia. Argazkia: EFE

EITBk zuzenean eta esklusiban eskaini dituen Osasunaren eta Brujasen arteko Konferentzia Ligako kanporaketako bi futbol partidek erantzun bikaina izan dute audientziaren aldetik. Hala, 329.000 ikus-entzulek bat egin dute ETB1eko bi emanaldiekin. Halaber, bi neurketak liderrak izan dira bere ordu tartean Nafarroan, eta atzoko itzulerako norgehiagoka, gainera, eguneko programarik ikusiena foru erkidegoan, % 37,4ko kuotarekin. Gorritxoek hilaren 24an etxean jokatu zuten joaneko partidak % 20,1eko audientzia izan zuen. 

Europako txapelketan sartu ahal izateko talde nafarrak jokatutako play-offetako bi norgehiagokak streaming bidez ere jarraitu ahal izan dira estatu osoan eitb.eus-en bitartez. Lehenengo emanaldiak 50.000 erabiltzaile bakar bildu zituen eta bigarrenak 66.000.