Dokumental saila
Nerabeen eta sexuaren arteko harremana erakusten duen "Generación Porno" saioa aurrestreinatu du EITBk
EITB MEDIA
FesTVal jaialdiko aurkezpenaren ondoren, Bilboko Azkuna Zentroak lehen atalaren aurrestreinaldia hartu du ostegun honetan. Dokumental saila irailaren 22an estreinatuko da ETB2n, eta eztabaida saio berezia izango da lehen eta azken atalen amaieran.
FesTVal jaialdiko aurkezpenaren eta Bilbon egindako aurrestreinaldiaren ondoren, irailaren 22an iritsiko da ETB2ra "Generación Porno" dokumental saila, lekukotasun eta datu argigarrien bitartez, nerabeen eta sexuaren arteko egungo harremana filtrorik gabe erakutsiko duen saioa. TV3ren, ETBren eta Shine Iberiaren arteko koprodukzioa da, urte askotako lanaren ondoren gauzatu dena. Tonu zorrotz baina lasaian, ageriko errealitate kezkagarri baten erretratua izan nahi du: pornoaren industria belaunaldi berrien bizitza sexuala markatzen ari da.
Ostegun honetan, irailak 7, egin da programa berriaren aurkezpena Gasteizko FesTVal telebista jaialdiaren barruan. Aurkezpen ekitaldi horretan izan dira Cristian Trepat, TV3ko Eduki, Programazio eta Kultura zuzendaria; Gorka García, ETBko Arte eta Programa zuzendaria; Macarena Rey, Shine Iberiako ekoizlea; José Luis García, psikologoa, sexologoa eta "Tus hijos ven porno" saioaren egilea; Marina Marroquí, gizarte hezitzaile eta "Eso no es amor y eso no es sexo" lanaren egilea; eta Verónica, hiru gazteren ama.
FesTValen egindako aurkezpenaren irudia
Dokumental sailean, zuzenean solastuko dira nerabe, haien guraso, porno industriako profesional eta sexu-hezkuntzako adituekin. Programaren helburua da, hain zuzen ere, gure nerabeak jasotzen ari diren sexu-heziketari buruz ikuslea irakastea, entretenitzea eta, batez ere, gogoeta eginaraztea. Izan ere, nerabeentzat ez da beharrezkoa pornoa berariaz bilatzea hura aurkitzeko.
Gorka García, aurkezpenean
Irailean iritsiko da saioa ETB2ra. Telebistako emanaldiak, gainera, eztabaidarako programa berezia ere izango du lehen eta azken atalen ostean; "Generación Porno A Debate" izango da saio bereziaren izena eta Arantza Ruíz izango da hori gidatuko duena.
¿¿ "Generacion Porno" dokumental sorta irailaren 15ean estreinatuko da #Primeran plataforman, euskaraz, eta hilaren 18an, ETB2n, gazteleraz. Hala iragarri du Unai Iparragirre ETBko zuzendariak, gaur arratsaldean, Bilbon egindako aurrestreinaldian. pic.twitter.com/sbzgnaiQkq
— EITB (@EITBofiziala) September 7, 2023
Aurrestreinaldia Bilboko Azkuna Zentroan
Gasteizen aurkeztu ondoren, arratsaldean, Bilboko Azkuna Zentroan izan da "Generación Porno" saioaren lehen atalaren aurrestreinaldia, Xabier García Ramsdenek aurkeztutako ekitaldi ireki batean. Aurrestreinaldian, Unai Iparragirre ETBko zuzendaria, Oihane Sagasti "Generación Porno"ko zuzendaria eta dokumnetalean parte hartu duen José Luis García psikologo eta sexologoa izan dira.
¿¿¿ “Generación Porno” dokumental sailaren aurkezpen ekitaldia Bilboko Azkuna Zentroan izan da.
— EITB Komunikazioa (@eitbtaldea) September 7, 2023
Hemen dituzue ekitaldian jasotako irudi batzuk ¿¿@EITBofiziala @euskaltelebista pic.twitter.com/6Y4HLCSUHn