Itxi

FesTVal 2023

EITBko kiroletako profesionalek FesTValeko sari berezia jaso dute

EITB Media

Leer en Castellano

Larunbat honetan izan den itxiera galan, halaber, TOKIKOM erakundeak jaso du EITB Saria. Ekitaldira EITBko ordezkaritza zabala joan da, estatu mailako telebista kateetako aurpegi ezagunekin batera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Larunbat honetan (irailak 9) amaitu da Gasteizko FesTVal telebista jaialdia, Principal Antzokian egin den itxiera galarekin. Bertan, EITBko kirol zerbitzuetako profesionalek aurtengo sari berezia jaso dute, eta TOKIKOM erakundeak, berriz, EITB Saria.

TOKIKOMeko ordezkariak

FesTValeko azken ekitaldira, estatu mailako telebista kateetako aurpegi ezagunekin batera, EITBko ordezkaritza zabala joan da: telebista aurkezle eta irrati esatarien artetik, Ander González, Gabriela Uriarte, Nerea Reparaz, Ane Ibarzabal, Xabier García Ramsden, Xabier Madariaga, Klaudio Landa, Miren Nogales, Egoitz Txurruka, Nerea Alias, Ana Goitia, Arnaitz Fernandez, Odei Esnaola, Mikel Perez, Iñigo Agirre eta Javi Sierra izan dira, "Irabazi Arte" telesaileko hainbat aktorerekin batera.

Zuzendaritzatik, berriz, Andoni Aldekoa (zuzendari nagusia), Isabel Octavio (Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria), Maite Goñi (Audio eta Digitaleko zuzendaria), Arantza Ruiz (Albistegietako zuzendaria), José Luis Román (Negozio Garapenerako eta Arlo Komertzialeko zuzendaria), Unai Iparragirre (ETBko zuzendaria), Gorka Garcia (ETBko Programa eta Arte zuzendaria), Marian Parra (Radio Vitoriako zuzendaria) eta Alex Gibelalde (telebista digitaleko arduraduna).

FesTVal jaialdiaren 15. edizioak EITBko kiroletako talde osoaren profesionaltasuna nabarmendu du eguneko kirol informazioa eskaintzeko eta euskal kirolari zabalkundea egiteko, baita emakumezkoek egindako kirolaren erakusleiho izateko ere. Halaber, zuzeneko emanaldietan berritasun teknologikoak sartzeko egiten duten ahalegina azpimarratu dute, ahal den ikusgarri eta modu zehatzenean datuak eskaintzeko.

Lantalde osoaren izenean hauek jaso dute saria: Joseba Urkiola, EITBko Kirol zuzendaria; Jon Balenziaga, ETBko Eguneroko Kirol-informazioaren burua; Antton Aldekoa, Kiroletako Errealizazio burua; Miren Goikouria, ETBko Kirol-saioen Produkzio burua, eta Santi Gerrikagoitia, ETBko Kanpoaldeko Produkzio buru teknikoa.

FesTValeko sari bereziaren emate ekitaldia

Bestalde, euskarazko 76 toki komunikabidek osatutako sarearen 10 urteko ibilbidea nabarmendu du EITBk, eta euskal esparru komunikatiboaren alde egindako lana aitortu. Hamarkada horretan, TOKIKOMek agerian utzi du zein garrantzitsuak diren tokiko komunikabideak gizartean, bertako informazioa galdu ez dadin. Gainera, elkarlan eredu berriak ezarri ditu, tartean EITBrekin, sektorearen hedapena sustatzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Erakundearen izenean Alaitz Artolazabal zuzendariak eta Iban Aranzabal presidenteak hartu dute saria.

EITB Sariaren banatze ekitaldia

Bideoak (3)

Galeriak (1)