Sariak
Xabier Garcia Ramsden eta "Pompas de Papel" irratsaioa saritu dituzte Airean 2023 sarietan
EITB Media
Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Elkartearen sari-banaketa astelehen honetan izan da, Bilboko Carlton hotelean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Xabier Garcia Ramsden Radio Euskadiko "Boulevard" irratsaioko aurkezlea eta Radio Euskadiko "Pompas de Papel" literatura programa dira Airean sarien aurtengo edizioko sarituetako batzuk. Euskadiko Irrati eta Telebista Profesionalen Elkarteak banatzen ditu Airean sariak.
Xabier Garcia Ramsdenek irratiko aurkezle onenaren saria jaso du, eta "Pompas de Papel", berriz, irratsaio onenaren atalean nabarmendu dute. Sari banaketan izan dira literatura saioaren egungo aurkezlea, Iñaki Calvo, eta saioaren 30 urte baino gehiagoko ibilbidean bere aurretik aritutako lankideak, tartean, Félix Linares eta Enrique Martin. Ekitaldian egon da, halaber, Maite Goñi, EITBko Audio eta Digital zuzendaria.
Radio Euskadiko sarituez gain, besteak beste, Ana Blancok, Dani Garridok, Aitor Albizuak eta Joseba Solozabalek Airean sari bana jasoko dute.
Gala astelehenen honetan (urriak 2) egin da Bilboko Carlton Hotelean, Laboral Kutxaren babesarekin eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.