Itxi

Bisitak

EITBren Bilboko egoitzak ateak irekiko ditu asteburu honetan Open House jaialdian

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ekimenaren zazpigarren edizioa egingo da urriaren 7 eta 8an 'Ciudad (in) material. Hiri (ez) materiala' izenburupean.

EITBren Bilboko egoitza

EITBk bat egingo du beste behin Open House Bilbao jaialdiarekin eta Bilboko egoitzako ateak zabalduko ditu asteburu honetan (urriak 7 eta 8). Eraikina barrutik ezagutzeko aukera izango da, ondorengo ordutegian:

-Larunbata: 10:00-12:00 / 16:00-18:00

-Igandea: 10:00-12:00 / 16:00-18:00

Ekimenaren zazpigarren edizioa Ciudad (in) material. Hiri (ez) materiala izenburupean egingo da. Helburua da gogoeta sustatzea hiria osatzen duen dimentsio ukigarri eta ukiezinaz, arkitekturaren eta hirigintzaren ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-jasangarritasunaz.

Bilboko 65 gune baino gehiago bisitatzeko aukera izango da.