Aliantza
Osasun mentalaren babeserako hitzarmena, Bizkaiko Psikologoen Elkargoaren eta EITBren artean
EITB Media
Akordioaren bitartez, bi erakundeek sentsibilizazio- eta kontzientziazio-ekintzak gauzatuko dituzte elkarlanean, osasun mentalaren, ongizate psikologikoaren eta herritarren bizi-kalitatearen prebentzioaren eta babesaren arloan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialak (PEO Bizkaia) eta Euskal Irrati Telebistak (EITB) lankidetza hitzarmena sinatu dute osasun mentalaren, ongizate psikologikoaren eta biztanleen bizi-kalitatearen prebentzioaren eta babesaren arloan sentsibilizazio- eta kontzientziazio-ekintzak gauzatzeko. Astelehen arratsaldean Begoña Rueda Bizkaiko COPeko dekanoak eta Unai Iparragirre ETBko zuzendariak aurkeztu zuten bi erakundeen arteko lankidetzarako esparrua ezartzea ahalbidetu duen ituna.
Begoña Rueda eta Unai Iparragirre
Akordio horren bidez, bere funtsezko helburuen artean osasuna, ongizate psikologikoa eta herritarren bizi-kalitatea babesten laguntzea duen Bizkaiko PEOk, psikologiari dagokion funtzio soziala betetzen dela zainduko du. Bestalde, EITBk euskal gizarteari lagunduko dio, kontuan izanik osasunak eta ongizate psikologikoak herritarrentzat duten garrantzia. Modu horretan, sortu zenetik duen konpromiso sozialari eta zerbitzu publiko izaerari erantzungo dio, eta bat egingo du EITB 2030 Estrategian jasotako helburuei.
Lankidetza horren arrakasta bermatzeko, alderdiek honelako proiektuak gauzatu ahal izango dituzte:
- Bizkaiko Psikologia Elkargoaren jakintza-esparruetan eragina duten proiektuetarako aholkularitza.
- Bi erakundeetako adituen parte hartzea osasun mentalaren eta biztanleriaren ongizate psikologikoaren arloan egiten diren ekintzetan edo jardueretan.