Itxi

Abenduak 3

EITBk bat egingo du beste behin Euskararen Nazioarteko Egunarekin

EITB Media

Leer en Castellano

Gaia hizpide izango dute EITBko hedabideetan. Gainera, Donostiako Tabakaleran egingo den ekitaldi instituzionala emitituko da eta "Erga Tibo Pum" podcasta estreinatuko da EITBPodkasten.

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna

Batu ditzagun ahotsak, eraldatu dezagun etorkizuna lelopean ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna arreta gune izango dute EITBko hedabideek igande honetan. Donostiako Tabakaleran egingo den ekitaldi instituzionala ETB1en eta eitb.eus-en eskainiko da 15:00etan, eta bertan esandakoei tartea egingo diote eguneko albistegi eta saioetan. GAITU ekimen berria abiapuntu hartuta, teknologia berrien eta euskararen arteko harremana izango du ardatz aurtengo ekitaldiak. 

Bestalde, Euskararen Egunari ekarpen berezia egingo dio EITBk "Erga Tibo Pum" podcastaren bitartez. Xabi Paya da euskara batuaren arauak kolokan jartzen dituen obra azkar eta ironikoaren egilea. HIKA Teatroak eta Lezoko Udalak antolatutako 1. Antzerki Testu Laburren Lehiaketa irabazi ostean, Agurtzane Intxaurragak audiorako egokitu du, EITBLaben eskariz. EITBPodkast atarian egongo da entzungai abenduaren 3tik aurrera.