Abenduak 31
Iñigo Urkullu lehendakariaren urte bukaerako mezua, EITBn
EITB MEDIA
ETB1ek, ETB2k eta eitb.eus-ek emitituko dute, eta Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian ere entzun ahal izango da.
2022ko lehendakariren mezuaren artxiboko irudia.
Igandean, abenduak 31, Iñigo Urkullu lehendakariaren urte amaierako mezua emango du EITBk. ETB1ek, ETB2k, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak eta eitb.eus-ek agerraldia eskainiko dute.
Hasteko, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Radio Vitoriak 14:00etan egingo dute bat Urkullu lehendakariaren urteko laburpenarekin eta balorazioarekin. ETB1en, berriz, eguerdiko "Gaur Egun" albistegia bukatutakoan eskainiko dute, 14:35 aldera; eta ETB2n "Teleberri" ostean izango da ikusgai, 15:35ean.
Online, Urkullu lehendakariaren hitzak eitb.eus-ek eskainiko ditu, streaming bidez eskaintzen diren irrati eta telebista emisioetan.