Aliantza
PRIMERANek babestuko du berriz ere "Egunean Behin" lehiaketa
EITB Media
Atzo (urtarrilak 15) jarri zen abian tribial estiloko galdera-erantzunen joko arrakastatsuaren 14. denboraldia.
"Egunean Behin"eko 14. denboraldia, urtarrilaren 15etik martxoaren 24ra
EITBk eta CodeSyntax enpresak elkarlan akordioa berretsi eta gero, PRIMERAN euskarazko eta euskal edukien plataforma izango da urtarrilaren 15etik martxoaren 24ra egingo den "Egunean Behin"en 14. denboraldiaren babesle nagusia. Horrez gainera, EITBk babestuko ditu lehiaketako bi aste.
Duela bost urte sortutako "Egunean Behin" jolasak milaka lagunekin batera jolasean aritzeko eta ondo pasatzeko aukera eskaintzen digu. Familia, lagunarte, enpresa eta ikastetxeetan sortutako ehunka taldetxo daude.
Izenak dioen bezala, lehiakide bakoitzak partida bakarra jokatzeko aukera du egunean. 10 galdera erantzun behar ditu, ahalik eta azkarren. Ondo pasatzeaz gain, sari ederrak lortzeko aukera dago.