Telebista
EITBk LTDan dituen kanal guztiak HD bereizmen handian baino ez dira emango otsailaren 8tik aurrera
EITB MEDIA
Aldaketa horiekin, ETB1 SD eta ETB2 SD kanalak desagertuko dira, eta ETB3k eta ETB4k SDtik HDra migratuko dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Datorren otsailaren 8an, EITBk LTDan dituen kanal guztiak HD bereizmen handian baino ez dira emango, eta horrek irudi eta soinu kalitate handiagoko esperientzia bermatuko du. Aldaketa horiekin, ETB1 SD eta ETB2 SD kanalak desagertu egingo dira, eta ETB3k eta ETB4k SDtik HDra migratuko dute. Nafarroan, ETB1 SD eta ETB2 SD kanalek SDtik HDra migratuko dute.
Beharrezkoa da telebista aparatuaren eta HD bereizmen handiko emisioen arteko bateragarritasuna egiaztatzea. Gailuen % 98 baino gehiago bateragarriak diren arren, aldaketa gertatu aurretik egiaztatzea komeni da. LTDa bakoitzaren telebistan HDn ikusi daitekeela ziurtatu ostean, kanalak berrantolatu behar dira.
Telebista HDrekin bateragarria ez bada, teknologia hori onartzen duen telebista berria edo HD gaitasuna duen deskodegailua/sintonizagailua erostea gomendatzen da. Gailu horiek antena-kablera eta telebistara konektatzen dira, eta LTD seinalea HD formatuan jasotzeko aukera ematen dute.
Definizio estandarretik bereizmen handirako trantsizioa dela eta, litekeena da kanalak berrantolatu eta, kasu batzuetan, berriro sintonizatu behar izatea. Ikus-entzuleek euren hargailuen/telebisten konfigurazioetan sartutako kanalak ordenatzeko funtzioa erabil dezakete doikuntza horiek egiteko.
Beraz, zalantzarik izanez gero, produktuaren fabrikatzailearen bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin edo produktuaren banatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen da, telebistak HD onartzeko beharrezko ezaugarri teknikoak dituela egiaztatzeko.