Audientziak
Azken 10 urteotako daturik onena lortu zuen larunbatean Euskal Selekzioa-Uruguai partidak ETB1en
EITB MEDIA
Norgehiagoka liderra izan zen bere ordu tartean, % 16,6ko kuotarekin. 241.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Larunbatean ETB1ek zuzenean eskainitako Euskal Selekzioa-Uruguai lagunarteko partidak euskal selekzioren azken 10 urteotako daturik onena eskuratu zuen: emanaldia liderra izan zen bere ordu tartean, % 16,6ko kuotarekin (2014tik lortutako daturik onena da hau, orduan % 19,1ra iritsi baitzen Kataluniaren kontra). Euskaldunen artean % 20,2ra heldu zen emanaldia eta, guztira, 241.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen norgehiagokak Euskadin eta eragin eremuan.
Euskal Selekzioak San Mamesen jokatutako norgehiagoka streaming bidez ere eskaini zuen EITBk, eta seinaleak 23.329 ikusle bildu zituen eitb.eus webgunean, appetan eta Smart TV gailuetan.
Euskal Selekzioak 1-1 berdindu zuen Uruguairekin. Djalok sartu zuen Euskal Selekzioaren gola, eta Vecinok Uruguairena.