Itxi

Audientziak

Datu ikusgarriak utzi ditu EITBren debate handiak: 411.000 ikus-entzulek egin zuten bat Euskal Telebistarekin

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Emanaldia gaueko liderra izan zen, eta % 19,4ko audientzia kuota lortu zuen ETBn. Urrezko minutuan, berriz, % 24,2ra iritsi zen kuota. 22:15etik 00:20era egin zen eztabaida, lehena lehendakarigai guztiekin eta bakarra telebistaz.

Debatea, lehendakarigai guztiekin eta aurkezleekin. EITB Media

Atzo gauean EITBn egindako debate handiak datu ikusgarriak lortu zituen: 411.000 ikus-entzuleko audientzia metatua ETB2n eta ETB4n, Euskadin eta eragin eremuan. Eztabaidaz gain, debate aurreko eta ondorengo saio bereziak ere eskaini ziren.

22:15etik 00:20era, gaueko liderra izan zen eztabaida, eta % 19,4ko audientzia zatia lortu zuen Euskal Telebistan. Urrezko minutuan, berriz, % 24,2ra iritsi zen kuota (00:11etik 00:15era).

Audientzia-buru izan zen, halaber, ETB2ko "Teleberri" gaueko albistegia, hau ere datu ikusgarriekin: % 26,7ko audientzia eta 254.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

Debate bakarra telebistaz, eta lehena lehendakarigai guztiekin

Hauteskunde lehiatu hauen debate handia eskainiko zuen bart EITBk, zuzenean, ETB2n, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en. Bertan izan ziren Imanol Pradales (EAJ-PNV), Pello Otxandiano (EH Bildu), Eneko Andueza (PSE-EE), Javier de Andrés (PP), Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-Alianza Verde), Alba García (Sumar) eta Amaia Martínez (VOX).

Hauteskundeetarako propio sortuko plato ikusgarrian egin zen eztabaida, lantalde zabalarekin eta goi mailako baliabideak erabilta, tartean dronea. África Baetak eta Xabier García Ramsdenek gidatu zuten eztabaida, eta Juan Carlos Etxeberriak eta Saioa Martijak eskaini zituzten debate aurreko eta ondorengo bereziak Euskal Telebistan.

EITB erreferente da beste behin kanpainarik erabakigarriena den honetan eta, oraingoan ere jarraipen informatibo osoa ari da egiten, EITB Focus inkestarekin hiru alerekin, eguneroko hauteskunde informazio tarte espezifikoekin, hautagaien elkarrizketekin eta bi debate handirekin.

Informazio gehiago (1)