Itxi

Estreinaldia

Nerabeen osasun mentala jorratuko duen "Nerabeen Garrasia" podcast berria, EITBPodkast atarian

EITB MEDIA

Leer en Castellano

22 ataletan hainbat gai landuko dituzte Maitane Ormazabalek eta Telmo Lazkanok, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, elikadura nahasmena, identitatea eta autoestimua. EITBren YouTubeko kanalean ere ikusi ahalko da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Maiatzaren 16an hasita, ostegunero, nerabeen osasun mentala jorratuko duen "Nerabeen Garrasia" podcast berria izango da entzungai eta ikusgai EITBPodkast atarian eta EITBren YouTubeko kanalean, Maitane Ormazabalen eta Telmo Lazkanoren eskutik. Astearte honetan bertan egin da lan berriaren aurkezpena, EITBren Miramongo egoitzan. Egileekin batera, ekitaldian izan dira Maite Goñi EITB Mediako Audio eta Digital zuzendaria; Joxe Felipe Auzmendi On Time ekoiztetxeko arduraduna; eta Ainhoa Etxebeste EITBPodkast plataformako arduraduna.

Nerabeek egungo gizartean bizi duten zaurgarritasunaren adibideak eguneroko ogia dira, areago pandemia osteko aroan. Aldaketa garaian dauden gazteen antsietate, ezinegon edota elikadura nahasmendu kasu gehiago azaleratu dira. Zergatiak asko izan litezke, eta ez denak nerabeei dagozkienak. Irudiz eta audioz jarraitu ahalko diren 22 ataletan aztertuko dituzte Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia edo autoestimua… besteak beste. Adibide batetik abiatuta eta gai hauekiko kalean dagoen pertzepzioan oinarrituta, hausnarketa sortzea eta egonezinaren iturburuan sakontzea izango dute helburu. Internetek gazteengan duen eragina aztertu eta ondorio kaltegarrietatik babesteko estrategiak lantzen ari den Gazteria eta Haurtzaro Ministerioaren aholkulari taldeko kideak dira podcastaren gidariak, eta eskarmentua dute hezkuntzan terapeuta gisa. Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian izeneko liburua kaleratu zuten biek 2023an; eta, orain, podcast formatura ekarri dute hausnarketa hori guztia.

Miramonen egindako aurkezpenaren irudia

Maiatzaren 16tik aurrera EITBPodkast atarian eta EITBren YouTube kanalean, ostegunero, uda aurretik eta ostean.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (2)