Itxi

Ordizia

MAKUSI EITBren haur eta gaztetxoen plataforma digitala Euskal Eskola Publikoaren jaian egongo da igandean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

EITBk sortutako unibertso digitala gertu-gertutik ezagutzeko aukera egongo: jolaserako gunea eta ikus-entzunezko eskaintza zabalarekin gozatzeko txokoa izango da. "Go!azen"eko zenbait aktore ere bertan izango dira, 13:30ean, ume eta gaztetxoekin photocallean argazkiak ateratzeko.

MAKUSI

EITBk sortutako MAKUSI haurrentzako doako euskarazko lehen plataforma digitalak bere txokoa izango du igande honetan (ekainak 2), Ordizian, Euskal Eskola Publikoaren Jaian. Urdaneta eskolak antolatuta, Publikoa aI do lelopean egingo da festa.

MAKUSI 3. gunean egongo da, frontoi eta zuhaiztiaren inguruan, eta ume eta gaztetxoentzako jarduerez gozatzeko aukera izango da bertan: egurrezko jolasak, joko interaktiboak, proiekzio eta marrazketa gunea, photocall-a… Nola ez, plataformako saioak eta pertsonaiak ezagutu ahalko dituzte, eta MAKUSI Klubean izena emateko aukera ere egongo da. MAKUSI unibertsoko merchandising produktu berriak ere ez dira faltako. Gainera, 13:30ean, "Go!azen"eko zenbait aktore hartuko dituzte bertan, ume eta gaztetxoekin photocallean argazkiak ateratzeko, eta Oihan Vega DJa ere egongo da musika jartzen.

Urtero bezala, EITB Euskal Eskola Publikoaren jaiaren bidelagun eta babesle izango da, bi entitateen arteko aliantza berretsita. Hala, EITBko hedabideak bertatik arituko dira jaiaren berri ematen. 1994an lehenengo edizioa egin zenetik, helburu nagusi berari eutsi dio Euskal Eskola Publikoaren Jaiak: eskola publikoa euskal hezkuntza-sistemaren oinarri gisa aldarrikatzea, euskara, publikotasuna, aniztasuna eta inklusioa ardatz hartuta.


 

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)