EITB PILOTAREN ETXEA
EITB berriz ere erreferente: ia 200.000 lagunek jarraitu zuten Buruz Buruko pilota finala ETB1en
EITB MEDIA
Emanaldiak % 22,7ko kuota lortu zuen, eta euskaldunen artean % 37,8ko datu ikusgarrira iritsi zen (audientzia lineala + geroratua). ETB1eko emanaldia liderra izan da bere ordu tartean.
Igande honetako Buruz Buruko pilota finalaren ETB1eko emanaldia liderra izan zen bere ordu tartean, % 22,7ko audientzia zatia lortuta; euskaldunen artean % 37,8ko datu ikusgarrira iritsi zen emanaldia. Jokin Altunak bederatzigarren txapela irabazi zuen, Buruz Buruko hirugarrena, finalean Unai Laso 22 eta 5 mendean hartuta. 193.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen emanaldiak Euskadin eta eragin eremuan.
Profesional lantalde zabala aritu zen lanean pilotaren zirrara eta ikusgarritasuna ikus-entzuleei helarazteko ETB1en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta eitb.eus-en. Besteak beste, 13 kamera erabili zituzten norgehiagokaren ikuspegi guztiak eskaintzeko, eta kontakizuna sare sozialen bidez ere jarraitu ahal izan zen. Berriro ere, EITB erreferente dugu kirol hitzordu nagusietan.
ETB2, eguneko katerik ikusiena
Euskal Telebistak arrakasta bikoitza izan zuen atzokoan. Izan ere, kiroletako emanaldiaren emaitza bikainaz gain, ETB2 eguneko katerik ikusiena izan zen Euskadin, % 10,1eko datuarekin.
(Oharra: audientzia lineala + geroratua)