Itxi

Saria

Jaso du Radio Vitoriako "Déjate Llevar" irratsaioak Euskadiko ONCEren Sari Solidarioa

EITB Media

Leer en Castellano

Astebururo, '(In)visibles' atalean desgaitasuna duten pertsonek bizi duten errealitatea ikusarazteagatik nabarmen dute. Mertxe Guillen saioaren gidariak eta Lady Aldana kolaboratzaileak jaso dute golardoa.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EITBk zuzenean eskaini du ONCE Euskadik astearte arratsaldean Gasteizen egin duen 2024ko Sari Solidarioen gala. Modu honetan, EITBk bat egin du gizarte talde honek sustatzen dituen baloreekin: herritarren gizarteratzea, normalizazioa eta autonomia pertsonala, irisgarritasun unibertsala eta bizitza independentea. 

Lan hori egin duten pertsona, entitate, erakunde eta hedabideak nabarmentzea dute helburu, hain zuzen ere, ONCE Euskadiren golardoek, eta aurtengo saridunen artean EITBko saio bat dago: Mertxe Guillenek Radio Vitorian gidatzen duen "Déjate Llevar" irratsaioa. Programa, Komunikazio-artikulua edo proiektuaren atalean nabarmendu dute, desgaitasuna duten pertsonen errealitateak astebururo (In)visibles atalean ikusarazteagatik. Lady Aldana izan ohi dute bertan kolaboratzaile eta entzuleak gonbidatzen dituzte, modu pedagogikoan, eguneroko bizitzako alor ohikoenetan pertsona horien azalean jartzera. Halaber, desgaitasuna duten kolaboratzaileei mikrofonoen aurrean ahotsa ematea ere balioetsi du epaimahaiak. Mertxe Guillenek eta Lady Aldanak jaso dute saria epaimahaikide izan den Iratxe Celis Radio Euskadiko kazetariaren eskutik.

Iratxe Celis, Lady Aldana eta Mertxe Guillén

Gainerako saridunak hauek izan dira: Gipuzkoako eta Arabako futbol federazioak, Sara de la Rica UPV/EHUko Ekonomia katedraduna, Hirekin Euskadiko Gizarte Ekimeneko eta Esku Hartzeko Entitateen Federazioa eta Osakidetza. 

2024ko Euskadiko ONCE Gizarte Taldeko Sari Solidarioen emanaldia ETB4n, eitb.eus-en eta EITBren YouTube kanalean izan da ikusgai.

Bideoak (1)