EITB Albistegiak
Hurbiltasuna, egiazkotasuna eta zorroztasuna izango dira EITBko albistegien denboraldi berriaren oinarriak
EITB MEDIA
Euskal herritarrekiko konpromisoa indartuko du, euskal gizarteari interesatzen zaizkion eta kezkatzen dituen gaietan arreta jarrita. Halaber, publiko berriengana iristeko etengabeko ahalegina egingo da.
EITBko albistegien denboraldi berria hasi da gaur, astelehena (irailak 9). Euskal gizartean eta munduan lider eta erreferente izaten jarraitzea, eta albisteak gertutik, egiazkotasun eta zorroztasunez kontatzea dira kurtso honetako helburu nagusiak.
Besteak beste, hezkuntzaren egoera, Euskal Osasun Ituna eta migrazio krisia jorratuz abiatu berri den ikasturte politikoan jarriko dute arreta. Halaber, denboraldi berriaren erronketako bat Estatu Batuetako hauteskunde presidentzialen berri zabala ematea izango da.
Era berean, albistegiak platotik kalera aterako dira, aurreko denboraldian bezala, ekitaldi eta gertaera garrantzitsuenen berri emateko. Horrez gain, agenda propioa lantzen jarraituko dute. Berebat, datu-kazetaritzan eta EITB Dataren monografikoei eutsiko zaie, pil-pilean dauden gaietan oinarrituta, hala nola gazteek telefonoak gehiegi erabiltzea. Gai hori ETBren "Klik Belaunaldia" dokumental sailean ere jorratuko da.
EITBk helburu dituen asmo nagusietako batzuk izango dira Crossmedia estalduraren aldeko apustua (telebista, irratia eta online), eta publiko berrietara eta gazteengana formatu digital berrien bidez iristeko etengabeko ahalegina. Gainera, Orain informazio-zerbitzua indartuko du, WhatsApp bidezko albiste erakargarri eta egiazkoen sistema, iazko urte amaieran martxan jarri zen zerbitzua. Hartara, gaztelaniazko kanala txertatuko da denboraldi honetan.
Astelehen honetan bertan hasi da denboraldia, ETB1eko "Egun On" albistegiarekin, Odei Esnaola eta Irati Errandonearen eskutik. Kurtso honetan ere, Xabier Usabiagak "Gaur Egun 1" gidatuko du, Lierni Agirrezabalak, berriz, "Gaur Egun"en bigarren edizioa eta Jonan Apaolazak asteburuetakoa. ETB2n, Africa Baetak, Juan Carlos Etxeberriak eta Xabier Ormazabalek jarraituko dute "Teleberri" ren edizio ezberdinen buru.
Radio Euskadin, Eider Hurtado izango du gidari "Boulevard" saioak."Crónica de Euskadi"n Maria Cereceda arituko da eta "Ganbara"n Arantza Garcia. Asteburuetako "Crónica de Fin de Semana" tartearen gidaria, berriz, Aitziber Bilbao da.
Euskadi Irratian, Iñaki Guridik "Faktoria"n jarraituko du goizetan eta Oihane Perezek "Mezularia"n, arratsaldeetan. "Goizak Gaur" saioa Maite Artolak gidatzen du astegunetan eta Eider Bilbaok, asteburuan.
Aratz Goikoetxeak "Radio Vitoria Gaur" saioa zuzendu eta aurkezten du goizeko 08:00etatik eguerdiko 12:00etara. "Araba Gaur" albistegiko eguerdiko edizioaren buru dugu Ismael Diaz de Mendibil eta arratsaldekoan, berriz, Marina de Vicente.
eitb.eus-eko online aktualitateari dagokionez, Iker Gonzalez da goizeko editorea, David Perez arratsaldekoa eta Maider Izagirre asteburukoa.