Itxi

Euskal Kazetaritza Sariak

Aintzane Bolinaga, Miriam Duque eta Jokin Aldazabal EITBko kazetariak saritu ditu Euskal Kazetarien Elkarteak

EITB Media

Leer en Castellano

Aintzane Bolinaga (ETBko albistegiak) Euskal Kazetariak saria jasoko du. Halaber, Miriam Duque (Radio Euskadi) Kazetaritza Digitala sailean nabarmendu dute eta Jokin Aldazabal (Euskadi Irratia) Ingurumen Kazetaritza atalean. Azaroaren 5ean izango da sari banaketa ekitaldia.

Miriam Duque, Jokin Aldazabal eta Aintzane Bolinaga

Ostiral honetan, urriak 18, ezagutzera eman diren Euskal Kazetarien Elkartearen eta Kazetarien Euskal Elkargoaren Euskal Kazetaritza Sarietako hiru egokitu zaizkie EITBko hiru kazetariri.   

Hasteko, Aintzane Bolinaga ETBko albistegietako kazetariak 2024ko Euskal Kazetariak saria jasoko du. Sari honen helburua da "Euskal informazioaren profesional bat aintzatestea, bere lanaren proiekzioagatik, bai Euskadin, bai nazioartean, gure lanbiderako eredu eta harro egoteko arrazoi izan dadin" diote kazetarien elkartetik. 

Horrez gain, Miriam Duque Radio Euskadiko kazetariak Kazetaritza Digitala saria jasoko du "Ganbara Negra" irratiko tarte eta podcastarengatik. Jokin Aldazabal, Euskadi Irratiko kazetari ohiari, berriz, urteetan "Ekosfera" irratsaioan egindako lana aitortu zaio. Ingurumenaren, zientziaren eta energiaren inguruko gaiak, albisteak eta irakurketa kritikoak jorratzen dituen irratsaioaren arduraduna izan da Aldazabal. 

Berebat, Euskal Kazetarien Elkarteak Txema Soria nabarmendu du Ibilbide Profesionala atalean, Isabel Azkarate Josetxu Rodriguez Fotoperiodismo sailean, Palestinako Kazetariak Xavier Portel Adierazpen Askatasuna atalean, eta Aita Mari elkartea Pertsonaia edo Erakunde Soziala tartean. Ohorezko saria, berriz, Xabier Sánchez Erauskinek eta Alejandro Echevarria Busquetek jasoko dute. 

2024ko Euskal Kazetaritza sari banaketa ekitaldia azaroaren 5an izango da, 19:00etan, Bilboko Sala BBK aretoan. BBK Fundazioa, Euskaltel, IHOBE eta Bilboko Udala dira babesleak.