Saria
EITBk eraldaketa digitalarekin duen konpromisoa aitortu dute DOK Summit sarietan, Bilbon
EITB Media
Europa mailan teknologiaren eta ezagutzaren sektoreko eragile nagusiak biltzen dituen kongresua da Digital Open Knowledge Summit. Jon Telletxea EITBko Data, AA eta Berrikuntza zuzendariak jaso du garaikurra.
2024ko DOK Summit sarietako bat eskuratu du EITBk, eraldaketa digitalarekin konpromiso handiena duen komunikabidearena, egunotan Bilboko Euskalduna Jauregian egin den Digital Open Knowledge Summit biltzarrean. Ezagutzaren eta Teknologiaren Industrien Klusterrak (GAIA) eta Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak (ESLE) antolatutako ekitaldiak Euskadiko ekosistema digital, teknologiko eta enpresarialeko eragile nagusiak bildu ditu jarduera anitzetan. Helburua izan da trantsizio digital irekiak eta berdeak datuen ekonomia berrian dituen erronkak eta aukerak aztertzea. Bide batez, parte hartzaileek aukera izan dute euren marka kokatzeko eta eragin handiko ingurune batean lotura estrategikoak ezartzeko.
Saridunen talde-argazkia
Deustuko Unibertsitatea, Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila ere saritu dituzte, besteak beste.