Ondas Sariak
Bi garaikur jaso ditu EITBk 2024ko Ondas Sarietan: bat irratian eta beste bat telebistan
EITB Media
Gertutasuneko irratsaio onenaren saria "Faktoria Magazina"rentzat eta aktualitateko saio edo jarraipen berezi onenarenarena "M11, martxoko lau egun" dokumental sailarentzat.
Ondas Sarien 71. edizioaren banaketa ekitaldia egin da ostegunean, azaroak 14, Bartzelonako Gran Teatre del Liceun, eta bertan izan dira EITBko hainbat ordezkari irrati eta telebistako Ondas sariak jasotzen.
Ondas saridun guztien familia argazkia
Maider Segurolak eta Mikel Rotaetxek "Faktoria Magazina"k irabazi duen gertutasuneko irratsaio onenaren Ondas saria jaso dute. Kazetaritza formatu desberdinak eta zainduak erabiliz, euskaraz, lurraldearen gaurkotasuna islatzen eta komunitatearen eta ingurunearen arteko zubiak ezartzen egiten duen lana aitortu diote Euskadi Irratiko lantaldeari.
Arantza Ruiz EITBko Albistegietako zuzendaria igo da oholtza gainera, "M11, martxoko lau egun" dokumental sailaren lantaldearekin, telebistako Ondas atalean, aktualitateko saio edo jarraipen berezi onenaren saria jasotzera. EITBrekin batera, RTVEk eta La Sextak jaso dute Ondas sari hau, M11ko 20. urteurrena gogora ekartzeko egindako saio eta emanaldi bereziengatik. EITBren kasuan, "M11, martxoko lau egun" dokumental saila PRIMERAN plataforman estreinatu zen bere garaian, eta igandetik aurrera ETB2n izango da ikusgai.
Arantza Ruiz, NewMedia eta Lacoproductora (PRISA) ekoiztetxeko ordezkariekin