Haurtzaroaren Babesa saria
Radio Euskadik Haurrak Babesteko Saria jaso du Madrilen
EITB Media
Guido Fluri Fundazioak, Justice Initiative kanpaina europarraren bitartez, eta ANIR, Lulacris eta AVA elkarteek haurren abusu eta tratu txarren biktimen alde egindako lana aitortzen dute. Dani Alvarez eta Almudena Cacho kazetariek jaso dute golardoa lantalde osoaren izenean.
Radio Euskadik Haurtzaroaren Babesa saria jaso zuen atzo Madrilen, lehen edizioan. Saria haurtzaroko sexu-abusuen biktimen elkarteek ematen dute. Radio Euskadi haiekiko duen hurbiltasuna nabarmendu dute, baita arlo horretan duen zeregin aitzindaria ere, biktimei ahotsa emanez une oro, sentsibilitatez eta mina areagotu gabe. Dani Alvarez Radio Euskadiko Eduki buruak eta Almudena Cachok, "Más Que Palabras" magazinaren zuzendariak jaso zuten saria CaixaForumeko auditorioan.
Haurrak Babesteko Sariok Guido Fluri Fundazioak eta ANIR, Lulacris eta AVA elkarteek deitu dituzte. Helburua da beren alorretatik haurren abusua prebenitzeko, babes-politikak sortzeko eta ahulenak babesteko premiari buruzko gizarte-kontzientzia bultzatzeko ahalegin bikainak egin dituzten profesional eta erakundeak aintzat hartzea.