Oharra
EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, bere edukietako baten ekoizpena eta emisioa
EITB MEDIA
Euskal Irrati Telebistak erabaki hori hartu du ikus-entzunezko edukiak egiten dituen ekoiztetxe batek jakin baitu taldeko kide baten aurka eraso sexistak salatu direla.
EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, bere edukietako baten ekoizpena eta emisioa, ikus-entzunezko edukiak egiten dituen ekoiztetxe batek jakin baitu taldeko kide baten aurka eraso sexistak salatu direla.
EITBk programa horren produktore arduradunarekin koordinatuta hartu du kautelazko neurri hori, gertakariak argitu eta dagozkion protokoloak aplikatu arte.
EITBk gaitzespen eta zero tolerantzia jarrera du emakumeen duintasunaren eta eskubideen aurka doan edozein portaeraren aurrean.
X sare sozialetan publiko egin den salaketa.