Itxi

eitb maratoia

Martin Urrutiak eta Leire Martinezek "Eskutitza" kanta abestuko dute osteguneko musika maratoi ikusgarrian

eitb media

Leer en Castellano

Euskalduna Jauregian izango da, 21:00etatik aurrera. Guztira, zuzeneko 40 musika emanaldi baino gehiago izango dira, egun osoan zehar, Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Bilbon, etenik gabe.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Entzun bihotzari lelopean, ostegun honetan elkartasun egun handia biziko du 2024ko EITB Maratoiak, gaixotasun kardiobaskularretan arreta jarrita. Urtero bezala, emozioz betetako jardunaldia izango da; eta aurtengoa, gainera, are bereziagoa, EITB Maratoiak 25. edizioa biziko baitu. Urteurrena behar bezala ospatzeko, 16 orduko musika maratoi erraldoia antolatu du, lau hiriburutan. Guztira 40 musika emanaldi izango dira, eta sorpresa handi bat: Martin Urrutiak eta Leire Martinezek elkarrekin abestuko dute Eskutitza kanta, aurtengo edizio honen soinu-banda. Bilboko Euskalduna jauregian izango da, 21:00etatik aurrera.

Eguneko musika emanaldi nagusienetako bat izango da, baina ez bakarra. Izan ere, 09:00etan hasiko da hitzordua, Gasteizen, hiriko Merkatuan, eta Otxote Ausartak, Perucles, Kalimba, Cristian Brown, Lehia, Aldakan, Kai Nakai, Moni Garage, Harresian Zulo eta Jon Basaguren izango dira agertokian.

Donostiak hartuko du lekukoa, 13:00etan, eta musikaz beteko da San Martin merkatua. Urtz, Twin Melody, Golden Apple Quartet, Leize, Sara Zozaya, Alex Ubago, Janus Lester, Andoni Ollokiegi, Xabi Solano eta Nogen arituko dira bertan.

Maratoiaren hurrengo geldialdia Iruñean egingo da, musikari hauekin: Demode Quartet, Escuela de Jotas Manuel Turrillas, Puro Relajo, Razkin, Jaione Olazabal eta familia, Aurora Beltran, Juanpa Agirre, Biziraun Erromeria Taldea, Jaso ikastolako musikalak, La Pamplonesa, La Topadora eta Mirari. 17:00etatik 21:00etara izango da, autobus geltoki zaharrean.

Azkenik, Bilboko Euskalduna Jauregiak hartuko du azken txanpa, eta bertan entzungo ditugu Travellin'Brothers, STR, Maren, Malmudena, Betto Snay, Xsakara, Xabi Aburruzaga, La Basu, Iñigito Txapelpunk, eta Akerbeltz, Martin eta Leirerekin batera, jakina.

Hiri guztietan sarrera doakoa da, aforoa bete arte.

EITB Maratoia

Dohaintzak egin daitezke 900 840 750 doako telefonoan eta BIZUMen bidez (33478). BIOEF fundazioaren bidez bideratzen da bildutako dirua ikerkuntza proiektuetara.

Albisteak (2)

Bideoak (1)