Itxi

EITB MARATOIA

EITB Maratoia Komunikazioaren Bihotzak 2024 sariarekin nabarmendu dute, gizartearen elkartasuna sustatzeagatik

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bilboko auzo historikoen sustapenean lan egiten duen Bilbao Historiko elkarteak bihotz handiko enpresa eta erakundeei egiten dien errekonozimendua da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EITB Maratoiak lorpenak eta berri bikainak biltzen jarraitzen du haren hogeita bosgarren urteurrenean. Gizartearen elkartasuna sustatzea helburu duen EITBren ekimenak Bilbao Historiko elkartearen Bihotzak Saria jaso du, Bilborocken.

Zazpikaleak, Atxuri, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako gizartea, ekonomia eta kultura hobetzeko lan egiten duen elkarteak urtero egiten die aitortza bihotz handiko enpresa eta erakundeei. Luis Manuel Martin EITBren Promozio eta Irudi buruak jaso du golardoa.

Honezkero, 847.434 euro bildu ditu EITB Maratoiak, gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko. "Entzun bihotzari" lelopean egin du berriki EITBk maratoi solidario hau, festa giroan, eta euskal gizartearen proiektu erraldoia bihurtu da.

Otsailaren bukaera arte egongo da aukera ekarpenak egiteko: online, kontu korronte bidez eta BIZUM bitartez (eman atalean, 33478 zenbakia).

Bideoak (1)