Berdintasuna Saria
Genero berdintasunaren aldeko Gerda Taro Kazetaritza Saria irabazi du "Teknopolis" saioak
EITB Media
Iaz Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Egunaren karietara egindako 'Emakumeak erakartzeko, zientzia aldatu' izeneko erreportajea nabarmendu dute.
Alaitz Ochoa de Eribe eta Jon Larrañaga sariarekin. Argazkia: Elhuyar
Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Jon Larrañaga Gurrutxagak egindako erreportajeak zientziaren arloan ikerkuntzan lan egiten duten emakumeek egun bizi dute egoera eta dituzten zailtasunak aztertu zituzten. Horretarako, enpresa zein unibertsitate arloan diharduten hainbat zientzialari eta ikertzaile elkarrizketatu zituzten.
Guadalajarako Prentsa Elkarteak ematen du genero berdintasunaren aldeko Gerda Taro Kazetaritza Saria, Gaztela-Mantxako Berdintasun Sailaren eta Emakumearen Institutuaren laguntzarekin. Epaimahaiak erreportajearen kalitatea, ikuspuntua eta erabilitako informazio iturriak nabarmendu ditu.