Podcasten Ondas sari Globalak

EITBren "Mare" euskarazko podcastari eman diote lan esperimental onenaren Ondas saria

EITB Media

Leer en Castellano

Epaimahaiak nabarmendu du Maider Uriarte eta Inko Martin egileen ekoizpena "maisulana" dela.

Argazkia: Podcasten Ondas Sari Globalak Argazkia: Podcasten Ondas Sari Globalak

Argazkia: Podcasten Ondas Sari Globalak

EITBren GUAU audio plataforma berrian entzungai dagoen "Mare" euskarazko podcastak irabazi du Podcasten Ondas sari globalen lan esperimental onenaren golardoa.

Dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen podcasta "maisulana" dela nabarmendu du epaimahaiak, eta entzulea "ozeanoan" murgiltzen duela "enfoke narratibo berritzaile" batekin.

Inko Martin eta Maider Uriarte dira egileak ekoizpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzaz egin zuten, eta Guau plataforman entzungai dago.

Informazio gehiago (1)