Itxi

Audientzia

178.000 ikus-entzulek egin zuten bat ETB1ekin Realaren partida eta 'Koparen Bila' berezia zuzenean jarraitzeko

EITB

Leer en Castellano

Norgehiagokaren emanaldiak jarraipen zabala izan zuen Euskal Telebistan, eta liderra izan zen euskaldunen artean.

Real Madril vs Reala, EITBn

Jarraipen zabala izan zuen bart ETB1en Real Madril eta Realaren arteko Errege Kopako finalerdiak, 178.000 ikus-entzulek egin baitzuten bat norgehiagokaren zuzeneko emanaldiarekin eta 'Koparen Bila' bereziarekin. Zehazki, partidak 158.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan, eta liderra izen zen euskaldunen artean, % 19,8ko audientzia-zatia lortu baituzen. Luzapenean % 26,3ra ere iritsi zen datua.

Izan ere, Errege Kopako finalaren atarian geratu zen Reala, Real Madrilen aurka finalerdietako joaneko partidako emaitza negatiboa (0-1) iraultzea lortu arren. Barrenetxearen gol batekin, Oyarzabalen bi golekin eta Alabak bere atean sartutakoarekin, luzapenera eraman zuten partida (3-4), baina Rudigerrek azken minutuetan sartutako golak lehiatik kanpo utzi zituen txuri-urdinak.

Beste behin, EITBren hedabideek onena eman zuten Kopako finalerdiaren emozioa geuregana ekartzeko ETB1en, eitb.eus-en, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin.