Itxi

EGMren urteko lehen neurketa

EITBren irratiek 368.000 entzule lortu eta % 4,5 egin dute gora EGMren azken neurtaldiarekin alderatuta

EITB

Leer en Castellano

% 7,8 hazi dira duela urtebeteko datuekin alderatuta. Astearte honetan, apirilak 22, ezagutzera eman da Estudio General de Mediosen urteko lehen neurketa.

Irrati estudioa

EITBren irrati taldeak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika), oro har, 368.000 entzuleko audientzia du astelehenetik ostiralera bitartean, EAEn eta eragin esparruan, astearte honetan, apirilak 22, ezagutzera eman den EGM Estudio General de Mediosen urteko lehen neurketaren arabera.  % 4,5 igo dira azken olatuarekin alderatuta, eta % 7,8 duela urtebeteko datuekin konparatuta.

Euskadi Irratiak gora egin du eta 118.000 entzule eskuratu ditu, aurreko neurtaldia baino 29.000 gehiago.

Radio Euskadik, beste behin, 150.000 entzuleen langa gainditu du, eta Radio Vitoriak ere audientzia irabazi du, 17.000 entzulera iritsita.

Gazteak 64.000 entzule ditu batez beste, eta Gipuzkoako irrati musikal entzunena da. EITB Musikak, bestalde, bikoiztu egin du audientzia aurreko olatuarekin alderatuta.

Eskerrik asko entzule guztiei!

Informazio gehiago (1)