INPUT 2025
INPUT 2025 ekuatorera iritsi da, Guggenheim Museoan ospatutako Midweek Partyarekin
EITB Media
Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak, Judy Tam INPUTen presidenteak eta Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura sailburuak parte hartu dute astelehen iluntzeko ekitaldian.
Input Midweek Partya Guggenheim Bilbao Museoan
EITBren eskutik Bilbon egiten ari den INPUT 2025 nazioarteko konferentziaren barruan, Input Midweek Party jaia ospatu zen astelehen iluentzean Guggenheim Bilbao Museoan. Amaia Uribe kazetariak gidatu zuen ekitaldian hitza hartu zuten Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak, Judy Tam INPUTen presidenteak eta Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura sailburuak. Halaber, Aukeran konpainiaren dantza emanaldiaz gozatu zuten bertaratu zirenek.
Andoni Aldekoa, EITBren zuzendari nagusia
Igandetik asteazkenera bitartean Euskalduna Jauregian egiten ari diren jardunaldietan mundu osotik etorritako 300dik gora profesional ari dira parte hartzen.