Itxi

Buruz Buruko pilota finala

EITB berriz ere erreferente, kirol hitzordu nagusietan: 168.000 lagunek jarraitu zuten pilota finala ETB1en

EITB

Leer en Castellano

Emanaldia liderra izan zen Euskadin, eta eguneko saiorik ikusiena Nafarroan.

Jokin Altuna

Igande honetako Buruz Buruko pilota finalaren ETB1eko emanaldia liderra izan zen bere ordu tartean, % 16,1eko audientzia zatia lortuta; euskaldunen artean % 21,9ra iritsi zen emanaldia. Nafarroan, berriz, eguneko saiorik ikusiena izan genuen, datu ikusgarriekin izan ere: % 28,2ko audientzia-zatia, eta % 65,1ekoa euskaldunen artean. Jokin Altunak irabazi zuen 2025eko txapelketa, Iñaki Artola 22-19 menderatuta; horrenbestez, amezketarrak laugarren aldiz jantzi du txapela Buruz Burukoan. Final ikusgarria izan zen atzokoa, eta 168.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen emanaldiak Euskadin eta eragin eremuan*.

Italiako Giroaren emanaldiak ere audientziaren harrera bikaina izan du: 21 etapetan, batez beste, 76.000 ikus-entzulek* bat egin dute egunero txirrindularitza lasterketarekin ETB1en, eta etapa horietako batzuetan, gainera, 100.000 ikus-entzuletik gertu izan da kirol emankizuna. Larunbatekoa dugu etapa horietan nabarmenetako bat, Simon Yatesek maglia arrosa jantzi baitzuen, balentria lortuta Erromara iritsi bezperan.

* Audientzia lineala + geroratua. Audientzia geroratuak telebistako edukien kontsumo ez-lineala erregistratzen du zuzeneko emisioaren (lineala) hurrengo zazpi egunetan, baita emisio egunean bertan geroratutakoa ere (vosdal).