Itxi

Estreinaldia PRIMERANen

Hemen da "Smoggie Queens", Anjel Alkain, Jon Iraola eta Aitor Gabilondoren bikoizketa artistikoarekin

EITB

Leer en Castellano

Albina Stardust eta Divina Comedia drag queen-en kolaborazio berezia ere badu komedia ingeles honen euskarazko moldaketak. Ostiral honetan aurrestreinaldia egingo da Bilboko Azkuna Zentroan, eta 21:00etatik aurrera izango da ikusgai PRIMERAN plataforman.

"Smoggie Queens: Brotxa & Pelukaren Erreginak", PRIMERAN plataforman

PRIMERAN euskarazko eta euskal streaming plataformak estreinaldi berezia dakar ostiral honetan: "Smoggie Queens: Brotxa & Pelukaren Erreginak". Ingalaterrako Middlesbrough hirian girotuta, LGTBIQ+ lagun talde baten istorioak eta bizipenak kontatzen ditu "Smoggie Queens" komediak. Phil Dunningek idatzia, osagai ugari ditu: drag ikuskizunak, identitate disidenteak, umorea, aukeratutako familiak…  

Anjel Alkain, Jon Iraola eta Aitor Gabilondo arduratu dira, besteak beste, euskarazko bikoizketa artistikoaz, Albina Stardust eta Divina Comedia drag queen-en kolaborazio bereziarekin. Kapitulu bakoitzak 30 minutuko iraupena du eta ekainaren 20an, 21:00etan, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bi atalak.

Bi ordu lehenago, aurrestreinaldia egingo da Bilbon, pantaila handian, 3, 2, 1 ZINEGOAK! ekimenaren barruan. Azkuna Zentroko Golem zinema aretoan izango da hitzordua, 19:00etan, eta Anjel Alkain, Jon Iraola, Albina Stardust eta Divina Comedia izango dira bertan, Unai Iparragirre ETBko zuzendariarekin eta Ainoa Santisteban PRIMERANeko arduradunarekin batera. Bertan egoteko gonbidapena hemen lortu daiteke.

 

Informazio gehiago (1)