Itxi

10:00etan, EiTBren egoitzan

Gaur izango da I Smartberri lehiaketaren sari banaketa

EiTB

Leer en Castellano

Gaur egingo da mugikor bitartez egindako erreportajeen I Smartberri lehiaketaren sari banaketa transformazio digitalaz FORTAk eta EiTBk antolatutako jardunaldian.

Gaur egingo da smartphone bitartez egindako erreportajeen I Smartberri lehiaketaren sari banaketa transformazio digitalaz FORTAk eta EiTBk antolatutko jardunaldian.

EiTB Komunikazio taldeak antolatu du lehiaketa Euskal Herriko Unibertsitatearen, Deustuko Unibertsitatearekin, Nafarroako Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan.

Sari banaketa  FORTAk, Irrati eta Telebista Autonomikoen Federazioak eta Euskal Irrati Telebistak antolatutako jardunaldiaren baitan egingo da. Jardunaldi horretan, transformazio digitala zerbitzu publiko autonomikoetan izango dute hizpide.

Hain zuzen ere, Smartberri lehiaketa Komunikazioaren esparruak, oro har, eta telebistarenak, zehatz esateko, bizi duen  eraldaketaren barruan kokatu behar da.

Mugikorrez egindako kazetaritza Mojo de Mobile Journalisn izenez ezagutzen da ingelesez. Geroz eta telebista kazetari  gehiago ari da smartphonea erabiltzen, notiziak grabatu, editatu eta zuzenean bere kateetako albistegietan sartzeko.

Duela gutxi, Googlentzat Kantarrek egindako txostenaren arabera, Smartphonea lehen pantaila bilakatu da,  batez ere gazteentzat. Halaber, geroz eta gehiago erabiltzen den ikus-entzunezko komunikazioaren tresna ere bada.

Amerikako Estatu Batuetan Ooyalak egindako ikerketaren arabera, smartphoneek onlineko bideoen %60 hartzen du.

Agerian da sakelako telefonoak komunikazioaren munduan hartzen ari diren garrantzia eta  batik bat gazteengan .

Hauxe da, hain zuzen ere, EiTBk deitutako Smartberri lehiaketaren kasua. Finalera iritsi diren 15ak  gazte sortzaileak dira eta smartphone bidez egindako ikus-entzunezko lan hauekin lehiaketaren lehen edizioan hartu dute parte.

Lehen sarituak 1.499 euro eta plaka oroigarri bat jasoko du; bigarrenak 499 eta  plaka oroigarria eta hirugarrenak 199 euro eta  plaka oroigarria.

Sari banaketa 10:30ean izango da, EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan (Basurtuko Kaputxinoak 2) lehen aipatutako FORTAren jardunaldiaren baitan.

Albisteak (1)